Erronkari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erronkari
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Panorámica de Roncal.jpg
Erronkariko ikuspegia.

Erronkariko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Coat of Arms of Roncal Valley.svg Roncal <> Erronkari[1]
Alkatea Agapito Boj Gárate
(GIR)
Posta kodea 31415
INE kodea 31210
Herritarra erronkariar
Kokapena
Koordenatuak 42° 48′ 27″ N, 0° 57′ 21″ W / 42.8075°N,0.95583333333333°W / 42.8075; -0.95583333333333Koordenatuak: 42° 48′ 27″ N, 0° 57′ 21″ W / 42.8075°N,0.95583333333333°W / 42.8075; -0.95583333333333
Erronkari hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Erronkari
Erronkari
Erronkari (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 38,8 km2
Garaiera 720 metro
Distantzia 90 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 246 biztanle
% 53,3 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 46,7
Dentsitatea 6,34 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 25,85
Zahartze tasa[2] % 43,03
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 46,51
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 74,19 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 3,51 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,91 (2010)
Euskararen erabilera %  0,5 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.roncal.es

Erronkari[3] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, izen bereko ibarreko herri nagusia. 246 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta Nafarroako hiriburu Iruñetik 90 kilometrora dago.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz Erronkarin eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Zangozako merindadearen ekialdeko muturrean dago, NA-137 errepidearen parean. Eska ibaiak herria zeharkatzen du.

Erronkarik Uztarroze eta Urzainkirekin egiten du muga iparraldean, Garderekin ekialdean, Bidankozerekin mendebaldean, eta Burgirekin hegoaldean.

Erronkariko auzoak honakoak dira: Arana, Castillo, Iriartea, Iriondoa eta San Juan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkariko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin baino ez ziren bizi herrian, biztanleen % 0,70 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Erronkariko alkate kargua Agapito Boj Garate da. 2007an Grupo Independiente Roncalés (GIR) bere taldeak Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen, gehiengo osoa; aurkeztutako beste zerrendak, Urruteak, 3 erdietsi zituen. Baliogabeko botoak bi izan ziren (emandako guztien %0,95) eta boto zuriak hamar (%0,95). Abstentzioa %21,05koa izan zen.

Erronkariko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Grupo Independiente Roncalés (GIR) 122 4
Urrutea 76 3

2011ko udal hauteskundeetan ez zen talderik aurkeztu eta Agapito Bojek jarduneko alkate segitu zuen[4].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkariko udaletxea 1933. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Udaletxea errepidearen ondoan dago eta azken birmoldaketa 1920ko hamarkadan egin zen. Eraikuntzak lau solairu dauzka eta kanpoko hormak margoturik daude. Beheko solairuan ataria dago, eta horren gainean balkoia. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute, eta eraikin berean udaletxeaz gain, batzar nagusiaren eta Erronkari ibarraren egoitza daude.

  • HELBIDEA: Julian Gaiarre Plaza, 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999-2003 Agapito Boj Garate
2003-2007 Agapito Boj Garate
2007-2011 Agapito Boj Garate GIR
2011- Alfredo Cabodevilla Munárriz (Urrutea). Jardunean

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Erronkariar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erronkari Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa