Oinarri (geometria)
Itxura

Geometrian, oinarria hau da:
- Irudi lau (triangelu bat, paralelogramo bat edo trapezio bat, esaterako) baten beheko aldea (horizontala uste dena). Oinarriaren luzera irudiaren azalera kalkulatzeko erabiltzen da;
- Solido (piramide bat, prisma bat edo zilindro bat, esaterako) baten beheko aurpegia (horizontala uste dena). Oinarriaren azalera solidoaren bolumena kalkulatzeko erabiltzen da.