Luzera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
metroren eredu bezala 1889 eta 1960 urteen artean erabilitako platino-iridio barraren irudia.

Luzera luzetasunaren neurria da. Objektu baten luzera da bere bi muturren arteko distantzia, hasieratik amaieraraino neurtuta. Bi edo hiru dimentsioko gorputzetan, dimentsio handienaren neurria da. Fisikan eta injinerutzan, luzera eta "distantzia" sinonimoak dira, eta adierazteko l edo L ikurra erabili ohi da.

Luzera oinarrizko magnitude fisiko bat da, neurtu daitezken beste magnitude batzuen bidez ezin delako adierazi. Neurtze sistema askotan, luzera oinarrizko unitatea da, zeinetik besteak eratortzen diren.

Hala ere, erlatibitate bereziaren teoriaren arabera (Albert Einstein, 1905), luzera ez da inolako objekturen berezko propietaterik, bi behatzailek objektu bera neur dezakete eta emaitza desberdinak lor baitituzte (Lorentzen uzkurdura).

Luzera dimentsio bakarreko neurria da, aldiz azalera bi dimentsiokoa eta bolumena hiru dimentsiokoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzera Aldatu lotura Wikidatan