Oksana Xvets
| Oksana Xvets | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kiev, 1955eko otsailaren 10a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kiev, 2022ko martxoaren 17a (67 urte) |
| Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kyiv National I. K. Karpenko-Kary Theatre, Cinema and Television University (en) |
| Hizkuntzak | ukrainera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
| Enplegatzailea(k) | Ternopil Oblast Academic Drama T. H. Shevchenko Theatre (en) Kyiv National Academic Molodyi Theatre (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
Oksana Oleksandrivna Xvets[1] (ukraineraz: Оксана Олександрівна Швець; Kiev, 1955eko otsailaren 10a – ibidem, 2022ko martxoaren 17a) ukrainar aktorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kieven jaioa, 1975ean Ivan Franko Antzokiko estudioan graduatu zen[2][3] eta 1986an Ivan Karpenko-Kary Antzerkia, Zinema eta Telebista Unibertsitatean[3][4]. Ternopileko Musika eta Drama Antzokian, Kieveko Satira Antzokian[5][6] eta Kieveko Antzoki Gaztean lan egin zuen[5][7].
Antzerkian egindako lanagatik ezaguna izan arren, hainbat telesailetan ere parte hartu zuen[8], besteak beste Nasledniki (1975), Taemnitsia Sviatogo Patrika (2006)[8][9], Vozvrastxenie Mukhtara (2011) eta Dom s liliami (2013)[4][9].
1996an Ukrainako ohorezko artistaren titulua eman zioten[2][8].
2022ko martxoaren 17an, Ukrainako inbasioan, Xvets hil zen bonbardaketa batean[4][5][7][10].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Hizkuntza | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 1975 | Nasledniki | errusiera | Atal batean | |
| 2003 | Zavtra budet zavtra | Atal batean | ||
| 2006 | Taemnitsia Sviatogo Patrika | ukrainera | ||
| 2011 | Vozvrastxenie Mukhtara | Kuptsova | errusiera | Atal batean: "Okhota na pianino" |
| 2014 | Dom s liliami | haurtzaindegiko zuzendaria | ||
| Litxnoie delo | Atal batean |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-03-04).
- 1 2 (Ingelesez) Burton, Jamie. «Who was Oksana Shvets? Ukrainian Actress Killed in Russian Rocket Attack» Newsweek 2022-03-18 (kontsulta data: 2024-03-04).
- 1 2 (Ukraineraz) «"Швець Оксана / Раніше зіграні ролі» Київський національний академічний Молодий театр (kontsulta data: 2022-03-22).
- 1 2 3 (Ingelesez) Owoseje, Toyin. «Oksana Shvets, famed Ukrainian actress, killed in Russian missile strike» CNN 2022-03-18 (kontsulta data: 2024-03-04).
- 1 2 3 (Ingelesez) Harrison, Ellie. «Oksana Shvets death: Ukrainian actor killed in Russian rocket attack, aged 67» The Independent 2022-03-18 (kontsulta data: 2024-03-04).
- ↑ (Ingelesez) Parsley, Aaron. «Ukrainian Actress Oksana Shvets Reportedly Killed in Russian Rocket Attack: 'No Forgiveness'» People 2022-03-17 (kontsulta data: 2024-03-04).
- 1 2 (Ingelesez) Tapp, Tom. «Revered Ukrainian Actress Oksana Shvets Killed In Russian Rocket Attack» Deadline 2022-03-17 (kontsulta data: 2024-03-04).
- 1 2 3 (Ingelesez) Cooke, Bruno. «Oksana Shvets movies to watch in her honour as Ukrainian actress dies in Kyiv» The Focus 2022-03-18 (kontsulta data: 2024-03-04).
- 1 2 (Ukraineraz) Малай, Катерина. «У Києві під час ракетного обстрілу загинула заслужена артистка України Оксана Швець» Oboz.ua 2022-03-17 (kontsulta data: 2024-03-04).
- ↑ (Errusieraz) Бойко, Иван. «Во время обстрела в Киеве погибла заслуженная актриса Украины Оксана Швец» Унiан Lite 2022-03-17 (kontsulta data: 2024-03-04).