Oktuptarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Oktuptarra deritzenak Star Warseko fikziozko unibertsoko eta film sagako droideak dira.

Oktuptarrak jatorria Klon Gerren erdialdean duten makina erraldoi batzuk dira. Tekno Batasunak, behin Sistema Independenteen Konfederakuntzarekin bat egin ondoren, bere Crab-Droidak, Tri-Droidak eta oktuptarrak eman zizkien Errepublika Galaktikoaren etsai ziren tropei.

Oktuptarrak euren behealdean hiru hanka luzetan amaitzen zen masta baten gainean eutsitako buru esferiko bat zuten. Bere mastaren erdialdean zenbait kanoi zituen, eta zenbait fotohargailu izateak arma perfektu bat bihurtzen zuten.

Ia lau metroko altuera zuten androide hauek, Tekno Batasunak sortutako tamaina handiagoko "lehengusu" batzuk ere bazituzten, Tri-Droid izenekoak.

Droide hauek gudu zelai ugaritan parte hartu zuten, Utapau, Mygeeto eta Christphosis planetetan kasu.