Mygeeto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mygeeto, Star Wars film sagako fikziozko planeta bat da. III. atalean, Star Wars III. Atala: Sithen Mendekuan agertzen da

Mygeeto planeta izoztua, izotzez eta kristal eraketa handiz estalia zegoen. Hiriak, nahiko aurreratuak, zubiz eta ibilbidez elkarlotutako eraikin garaiz beteak zeuden, halako batean, Klon Gerratan gudu zelai bihurtu zirenak.

Ki Adi Mundi jeneralari, euren lantegiak energiaz hornitzen zituen energia kolektore droidea suntsitzeko misioa eman zitzaion. Ki-Adi-Mundi, planetara, Baccara komandantearekin eta klon armada batekin joan zen. 501 Legioa, ondoren, lantegi baten aurkako eraso gogor batean laguntzera joan zen, energia iturri bat lortzeko. Mundik, 501 Legioak, suntsitzea nahi zuela uste zuen, baina, egia esan, 501ak, Palapatine kantzilerrari eramateko hartu zuen, eta hala, Heriotzaren Izarren eta Eklipse Suntsitzailearen superlaserrak eraikitzeko.

Behin 66 Agindua eman ondoren, Baccarak, Ki-Adi-Mundi hiltzea agindu zuen, bere klon soldadu propioen tiroak saihestu ezin izan zituena.