Olarizuko gurutzea

Koordenatuak: 42°49′00″N 2°39′46″W / 42.816564°N 2.662692°W / 42.816564; -2.662692
Wikipedia, Entziklopedia askea
Olarizuko gurutzea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°49′00″N 2°39′46″W / 42.816564°N 2.662692°W / 42.816564; -2.662692
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1953ko azaroaren 23a
Arkitektura
Materiala(k)hormigoia

Olarizuko gurutzea Gasteizko Mendiolan dagoen izen bereko mendian dagoen oroigarri frankista da. Askoren iritziz, Arabako hiriburan dagoen ikus frankista adierazgarriena da. 1952ko azaroaren 23an bukatua, hamar metroko garaia du. Betoizko gurutzea "Askapenerako gurutzadan gure aberriaren eta Kristoren alde eroritako"aren aldekoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, gurutzea erlijioarekin zegoen lotuta, ez frankismoarekin baina erregimenak nahi zuen esanahaia inposatu zion. Lehen proiektuan, 1951koan, helburua Misio Santua gogoraraztea zen, hau da, urtean zehar Gasteizen egin ziren ekitaldiak gogoraraztea. Proiektuan ideologia askoren pertsonek hartu zuten parte baina orduko Arabako Gobernadorea zen Luis Martín-Ballesterok goian azaldutako idazkuna jartzera behartu zien; halaber, eraikinaren gastuen ardura Movimiento Nacionalaren eskuetan gelditu ziren. Esate baterako, eraikinaren bultzatzaileetako bat Bruno Ruiz de Apodaka izan zen.[1] Desadostasunak zirela eta, gurutzea ez zen inoiz inauguratu.

2018an Mendiolako herri batzarrak, bozkatu eta gero, gurutzea kentzea erabaki zuen[2] baina Gasteizko Udala ados ez zegoela eta, gaia eztabaidan dago oraindik-orain mahai gainean[3].

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintziraren atzean Olarizu mendia, gurutzea tontorrean duelarik.

2018ko abenduaren 20an rotaflex bat erabiliz, gurutzea botatzen saiatu ziren. Oso egoera larrian gelditu zen eta segurtasuneko perimetroa ezarri behar izan zioten. Arabako Foru Aldundiak berreskuratzeko asmoa azaldu zuen. Mendiolako Kontzejuak, bestetik, bide legalak jarraituz botatzeko berretsi zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «"Sobre la cruz de Kutzemendi" -Raul Gartzia (Ahaztuak)» Halabedi (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).
  2. (Gaztelaniaz) Ander Mateos. (2018-08-24). «Mendiola quiere derribar la cruz de Olárizu y el Ayuntamiento apuesta por contextualizarla» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  3. (Gaztelaniaz) «La verdadera historia de la cruz de Olárizu» El Correo 2017-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).
  4. Otamendi, Gorka Berasategi. «Olarizuko gurutzea "legezko bideetatik" eraitsiko duela berretsi du Mendiolako Kontzejuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]