Mendiola (Gasteiz)

Koordenatuak: 42°49′03″N 2°39′07″W / 42.8175°N 2.6519°W / 42.8175; -2.6519
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mendiola».
Mendiola
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°49′03″N 2°39′07″W / 42.8175°N 2.6519°W / 42.8175; -2.6519
Demografia

Mendiola Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 574 metroko garaieran dago, hiriaren hegoaldean, Olarizuko muinoaren magalean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiolako biztanleria

Arkatzako zirkuitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiolan dago Arkatzako zirkuitua, ibilgailu motordunen lasterketetarako erabilitako 990 metroko lurrezko pista bat. Gasteizko Udalak birmoldatu eta prestatu nahi izan zuen, baina asmoa ez zen aurrera atera, hango lurrak kutsaduraz garbitzea garestiegia zela eta.[1][2]

Herritarrek gogor kritikatu dute zirkuitua, legez kanpokoa delako. Basogintzako balioa duten lurretan dago, nekazaritzako paisaia balioa duen eta azaleko uren babes berezia duen eremu batean. Administrazio publikoek zirkuitua eraikitzen utzi zuten, inolako kontrolik edo ingurumen txostenik gabe.[3]

Zabortegi ohia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era berean, Mendiolako zabortegi ohiak herritarren kexua eragin du, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen inbentarioan[4] oraindik sartu ez dutelako. Mendiolako Administrazio Batzarreko buru Koldo Camonek salatu duenez, Gasteizko Udalak betebehar hori ez du bete, eta zabortegia ofizialki itxi eta gero ere, ez zuten estali, eta kontrolik gabe funtziona zezan utzi zuten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa