Olatu arteko txalupa arraroa
Olatu arteko txalupa arraroa | |
---|---|
Ines Osinagaren ikuskizuna, musika-lana eta olerkigintza | |
Egilea(k) | Ines Osinaga |
Argitaratze-data | 2022 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Joseba Sarrionandia |
Olatu arteko txalupa arraroa Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandiaren artean antolatzen dituzten poesi musikatuzko ekitaldiak dira. Joseba Sarrionandiaren hitzekin Gose musika taldearekin 2014an Ines Osinagak argitaratutako Gosariak diskoko abestiak eskaintzen dituzte. Ekitaldian Joseba Sarrionandiak sarrera bat egiten dio abesti bakoitzari, testuingurua azalduz eta olerkia ulertzeko pistak emanez. Ines Osinagak abestiak kantatzen ditu eta hainbat musika-tresna jotzen ditu; perkusioa eta beste soinu lagungarriak kantatzen hasi baino lehenago grabatzen ditu zuzenean, gero kantatuko duenean hainbat tresna eta ahots aldi berean entzun daitezen.[1]
Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku, konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen. Testuok Gose taldearen eskuetara iritsi ziren eta kantu bihurtu zituzten. Habanan jaio eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok "tabako, ardo ta kanelaz".[2]
Joseba Sarrionandiaren poema asko musikatu dituzte hainbat abeslarik, 2022an 101 kantu zeuden 57 diskotan banatuta).[3] Baina Sarrionandiak ez ditu hainbeste olerki sortu kantua izateko asmoarekin; normalean poesia idatzi du, eta poesiak hartu zituzten gero kantu bihurtzeko. Gose taldearentzat, Ines Osiganarentzat, preseski, kantuak idatzi zituen, eta Ines Osinagarekin batera aurkezten ditu ezker-eskuin 2022az geroztik.[4]
« | Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia. | » |
—Poetak Maiatzean[2] |
Abestiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Banku atrakatzaileak
- Errua
- Zoroetxeko harresia
- Anaren hiri arraroa
- Katuen kantua (Hitzak: Joseba Sarrionandia-Musika: Bi D-ak)
- Txalupa
- Alegrantziaren aldeko konjura
- Eguna
- Bederatzi te kikara basamortu ertzean
- Non dago gure askatasuna?
- Belengo albistiek
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Olatu arteko txalupa arraroa» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-09).
- ↑ a b «Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga kontzertuan» Poetak Maiatzean (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
- ↑ Joseba Sarrionandia. 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Etxebarria, Joanes. «Sarrionandia intimitatean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ines Osinaga
- Memoriaren mapan (Ruper Ordorika).
- Hau da ene ondasun guzia (Txalaparta eta Esan Ozenki)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Zaldiarri, hea.eus (Ea, 2022-01-25). Gosariak diskoko liburuxka olerkiekin eta azalpenekin.
- Olatu arteko txalupa arraroa Joseba Sarrionandia, Ines Osinaga. Literatura Literatura Poesia orduak. Donostia Kultura. 2022-09-08
- «Gose: 'Sarrionandiarekin topo egiteko puntua bilatu behar izan dugu'» Euskadi Irratia, Faktoria, EITB, 2014-10-27
- «Joseba Sarrionaindiaren hitzak Gose taldeak musikaturiko Gosariak» Radio Vitoria, EITB, 2014.10-31