Olatz (Mutriku)
- Artikulu hau Mutrikuko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olatz».
| Olatz | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Mutriku |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°17′17″N 2°24′27″W / 43.2881°N 2.4075°W |
Olatz Mutrikuko (Gipuzkoa) hego-mendebaldean dagoen baserri-auzoa da, Bizkaiko mugatik gertu kokatutakoa. Abeltzaintza jarduera tradizional nagusia izan da bertan orain arte, eta antzinean eskola propioa eduki zuten ("Eskola Zaharrak").
Bestela, emakumezko izen bera oso zabalduta dago XX. mendeko amaieratik.
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arno (623 m) mendia hego-ekialdean eta San Blas (222 m) iparraldean mugakide naturalak ditu ingurune karstiko honek. Kobalde izeneko leizea elizatik hurbil dago, Añu, Olazgoikoa eta beste erreka batzuekin lotuta. Halaber, aipatzekoak da Jentiletxeta izeneko kobazulo multzoa.
Artea zuhaitz nagusia da bestalde.
Baserriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olatz Goixan dagoen Urruztieta edo Urreztieta baserria eta Iturritza, Abeletxe eta Zelaieta nabarmentzekoak dira.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Olatzeko biztanleria |
|---|
![]() |
San Isidro
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olazko baseliza eta parrokia XVIII. mendekoa da, eta barrualdean Andre Mariaren, Santa Anaren eta San Isidroren irudi bana ditu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Olatz auzoari buruzko informazio zabala
| Mutrikuko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Alde Zaharra • Astigarribia • Artzain Erreka • Galdonamendi • Ibiri • Laranga • Mijoa • Mizkia • Olabarrieta • Olatz • Urazamendik | ||

