Olatz Ruiz de Gordejuela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olatz Ruiz de Gordejuela
Bizitza
JaiotzaMendaro1997ko uztailaren 28a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

Olatz Ruiz de Gordejuela Agirre (Mendaro, 1997ko uztailaren 28a) gipuzkoar biolin-jotzailea da, nazioartean ikasketak egin eta hainbat sari jaso dituena.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marta Agirre ama musika irakaslea du eta Iñigo eta Unai nebak ere nazioartean dabiltzan musikariak dira.[2] Olatz Mendaron jaio eta Deban bizi izan zen harik eta 9 urte zituela familia Gasteizera aldatu zen arte.[1] Jesus Guridi Kontserbatorioan egin zituen bolin ikasketak eta Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan sariak eskuratu zituen 2010, 2011, 2012 eta 2013an. Urte horietan beste sari batzuk ere irabazi zituen; “Violines por la paz” (Jaén, 2011), “César Uceda” (Leioa, 2013)...[3] 2013an Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa irabazi zuen sokazko instrumentuen atalean eta horri esker Euskal Herriko Ikasleen Orkestraren 2014ko biran bakarlari aritu zen.[1]

2014an eta 2015ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Nikanor Zabaleta bekak eskuratu zituen[4][5] eta horien bidez ikasketak egin zituen Reina Sofía Musika Goi Eskolan, Madrilen. Nazioartean goi mailako hainbat ikastaro eta masterclass egin ditu Salzburgoko Mozarteum (Austria), Oettingen (Alemania), International Mendelssohn Summer School Festival (Hanburgo, Alemania)... Aldi berean Alemaniako Gewandhausorchester[6] eta Amsterdamgo Concertgebouworkest[7] orkestratako kidea izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Festival Turina Sevilla» festivalturina2017 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  2. (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2013-12-29). «Un apellido sonoro y muy viajero» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  3. (Ingelesez) Olatz Ruiz de Gordejuela, ganadora del Primer Premio del VIII Certamen | Premio César Uceda. 2013-03-25 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  4. Press, Europa. (2014-08-04). «Olatz Ruiz de Gordejuela biolinistak irabazi du Gipuzkoako Aldundiak ematen duen Nicanor Zabaleta beka» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  5. (Gaztelaniaz) «La violinista Olatz Ruiz de Gordejuela gana por segundo año la beca Nicanor Zabaleta» El Diario Vasco 2015-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  6. (Alemanez) «Orchestermitglieder» Gewandhaus Leipzig (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  7. «Alumni – Concertgebouworkest» www.concertgebouworkest.nl (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]