Olga Jegorova
Olga Jegorova | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Novotxeboksarsk, 1972ko martxoaren 28a (52 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | iraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 48 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 160 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Olga Jegorova (Novocheboksarsk, Errusia, 1972ko martxoaren 28a) errusiar atleta ohia da. Lehenego iraupen lasterketaria izan zen, 5000 metroko espezialista. Gero distantzia erdiko korrikalaria izan zen, 1.500 metroko proban espezialista. 2005ean munduko txapeldunordea izatea lortu zuen.[1][2][3][4][5]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko lehen agerraldia 1990eko Gazteen Munduko Txapelketan izan zen, Plovdiv-en (Bulgaria). Han 9. postuan amaitu zuen 1.500 metroko lasterketan. Qu Yunxia txinarrak munduko errekorra lortu zuen. 2000ko Udako Olinipar Jokoetan, 5.000 metroko lasterketan parte hartu zuen, eta munduko txapeldun bikoitza izan zen ekitaldi horretan, baina, Tatyana Tomaxova herrikidea bezala, lasterketa laburragoetan kontzentratu zen handik aurrera, eta, gero, 1.500 metrotan lehiatu zen batez ere. Ekitaldi horretan amaitu zen 2004ko Udako Olinpiar Jokoetan 11. postuan amaitu zuen eta bigarrena 2005eko Munduko Txapelketan.
2005eko Helsinkiko (Finlandia) Munduko Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen 1.500 metroko lasterketan, eta 4:01.46 segundoko denbora egin zuen. Tatyana Tomashova errusiarra izan zen txapellduna (urrea) eta Ghezielle Bouchra frantziarra hirugarrena (brontzea).
Dopina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001. urtean, IAAFren Urrezko Ligan milioi bat dolar baino gehiagoko saria eman zioten, eta urte berean, EPOn positiboa eman zion, lehiakideen protestak jaso baitzituen Atletismoko Munduko Txapelketan lehiatzeko aukera izan ondoren. Bere gernu-laginak EPOrako positibo eman bazuen ere, Frantziako agintariek ez zuten odol-analisi osagarririk egin eta arazo teknikoa saihestu zuten.[6]
Jegorova, 2008ko Pekingo Joko Olinpikoen aurretik, dopin-delituengatik bertan behera utzi behar izan zuten zazpi atleta errusiarretako bat izan zen.[7] 2008ko urriaren 20an jakinarazi zen Jegorovak, beste 6 atleta errusiarrekin batera, bi urteko dopin-debekuak jasoko zituela sendagaien laginak manipulatzeagatik.[8]
Nazioarteko Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelketa | Lekua | Postua | Proba | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Representing the Soviet Union | |||||
1990 | Munduko Junior Txapelketa | Plovdiv, Bulgaria | 9.a | 1500 metro | 4:19.90 |
Representing Russia | |||||
2001 | Munduko Txaplketa, barruan | Lisboa, Portugal | 1.a | 3000 metro | 8:37.48 |
Munduko Txapelketa | Edmonton, Kanada | 1.a | 5000 metro | 15:03.39 | |
2002 | IAAF Munduko Kopa | Madril, Espainia | 1.a | 5000 metro | 15:18.15 |
2005 | Munduko Txapelketa | Helsinki, Finlandia | 2.a | 1500 metro | 4:01.46 |
Marka Pertsonalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1500 metro - 3:59.47 (2005)
- Miliako lasterketa - 4:20.10 (2007)
- 3000 metro - 8:23.26 (2001)
- 5000 metro - 14:29.32 (2001)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Olga Yegorova. .
- ↑ «Olympedia – Olga Yegorova» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ (Ingelesez) «Olga Yegorova - Biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ «Olga Yegorova (Athletics) : Prize list and results» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ «Olga YEGOROVA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ (Ingelesez) Mackay, Duncan. (2001-08-17). «Radcliffe set to take Yegorova protest to IAAF» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ (Ingelesez) Russia hit by doping suspensions. 2008-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- ↑ (Ingelesez) Seven Russians handed doping bans. 2008-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).