Oliver Ellsworth

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oliver Ellsworth

Oliver Ellsworth (Windsor (Conneticut), 1745 - ibidem, 1807) Estatu Batuetako legegizon, politikari eta diplomatikoa izan zen. Estatu Batuetako Justiziako burua izan zen, eta Roger Shermanekin batera, Estatu Batuetako Lege Administrazio Federala antolatu zuen (Conneticut Compromise, 1787). Independentziaren ondoren, Kongresuko kide (1777-1784), Conneticuteko gobernari (1780-1784) eta Epaitegi Goreneko kide (1784-1789) izan zen. 1789. urtean senatari aukeratu zuten, eta hamabi emendakin proposatu zituen Konstituzioan sar zitzaten. 1791. urtean onartu zituen Kongresuak. Justiziako buru nagusi zelarik aldarrikatu zuen lege baten arabera, Estatu Batuetako hiritarrek beste nazioetako herritartasunik eskuratzeko biderik gabe geratu ziren, Gobernu Federalak horretarako baimenik ematen ez bazuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Oliver Ellsworth