Onil
- Artikulu hau tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Inbutu (onddoa)».
Onila edo Inbutua likidoak aho estuko edukiontzietan bideratzeko erabiltzen den tresna da.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Onilak, normalean, bi konoren forma du. Kono handienetik, gainaldean, likidoa sartzen da, eta, txikienak, behealdean, kono handitik datorren likidoa edukiontzi batera kanalizatzen du. Batzuetan, onilaren beheko aldeak zilindro forma du. Onilak beirazkoak edo plastikozkoak izan daitezke.
Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erabilera asko dituen arren, gehienbat, laborategi eta sukaldeetan erabiltzen da. Barne-errekuntza motordun ibilgailuetan ere erabil daiteke, erregai deposituak betetzeko, kanpora tantarik erori ez dadin.
Hauek dira laborategian erabiltzen diren onil motak, helburuaren arabera:
- Iragazketa onila: gehien erabiltzen direnak dira, beiraz eginak.
- Büchner onila: kimikako laborategian oso erabilia filtrazioak egiteko. Beirazkoak eta plastikozkoak badauden arren, gehienbat portzelanazkoak erabili ohi dira.
- Dekantazio onila: Dentsitate ezberdineko bi likido banatzeko erabiltzen den beirazko onila.
Eraikuntzan erabiltzen den onilari Tremi onila deritzo eta hormigoia bideratzeko erabiltzen da.