Polarografo
Itxura
Polarografoa polarografiako azterketak egiteko erabiltzen den tresna da. Elektrolisi upela bateko bi elektrodoen artean ezartzen den potentzial diferentzia eta upelatik igarotzen den korronte elektrikoaren intentsitatea lotzen ditu. Anodoa upelaren zoruan dagoen merkurioa da, eta katodoa kapilare baten behe muturrean eratzen den merkurio tanta txiki bat. Neurtu nahi den disoluzioa elektrolisi upela horretan jartzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.