Onintze Villanueva Goikoetxea
Onintze Villanueva Goikoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko, 1955eko abuztuaren 20a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta dantza irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Eusko Jaurlaritza |
Onintze Villanueva Goikoetxea (Mexiko, 1955eko abuztuaren 20a) emakume ekintzailea da, Tronperri dantza taldearen bultzailea eta dantza irakaslea urte luzez, baita herriko hainbat ekimenen antolatzailea ere.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ko abuztuan heldu zen Mexikotik Durangora bere familiarekin eta bertan kokatu zen. Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan eta Bilbon egin zituen ikasketak. Eusko Jaurlaritzako funtzionario lanpostua lortu eta zenbait sailetan lan egin zuen jubilatu arte, besteak beste: IVAP, Hezkuntza, Industria eta Etxebizitzan.
Ekintzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaltzalea eta Euskal Dantzazalea izanik, 1975ean Tronperri Taldearekin hasi zen elkarlanean eta taldean irakasle jardun zuen. 1977an Tronperri taldearen ordezkari gisa Jai Batzordean sartu zen Durangoko Jaiak antolatzeko eta 1988ra arte ekin zion zeregin horri.
1988an Durangoko Udalak erabaki zuen Kultur Kontseilua sortzea eta Kultur taldeek Onintze izendatu zuten presidente (1988-1991). Urte horretan Jai Kontseilua ere sortu zen, eta berak Jai Kontseiluan parte hartu zuen Kultur Kontseiluaren ordezkaria gisa. Era berean parte hartu zuen Kultur eta Jai Kontseiluaren estatutuen sorreran.
Kontseiluko presidentea zen bitartean ondorengoak antolatu zituen:
- Durangoko taldeen hainbat emanaldi.
- San Agustin Kultur Gunearen erabilerako proiektuan parte hartu zuen.[4]
- Bakearen aldeko Udal Foroa.
- Durangoko eta Durangotik kanpo hainbat kultur ekitaldi.
Jubilatu ostean ere Tronperri Dantza Taldean lanean jarraitu du.[5]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1989an Durangoko txupinlaria izan zen Jai Kontseiluak proposatuta, Kontseiluetan egindako lanagatik. Garai hartan bera zen Kontseiluetan emakume bakarra.[6][7]
- 2003an arazo pertsonalengatik, Jai Kontseilua utzi egin zuen. Udalak LAN SARIA eman zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ DURANGON. (2017-05-19). «La Euskal Astea de Durango pasa a llamarse este año Euskal Jaiak y homenajeará a José María Ampuero» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
- ↑ 1988 ENCUENTRO DE LOS TRES DURANGO. (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
- ↑ «Los tres Durangos de Bizkaia, México y EEUU reanudarán sus encuentros el próximo noviembre en el país azteca» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
- ↑ «Quiénes somos - durango-udala.net» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-03).
- ↑ Pérez, Un reportaje de J.. (2022-11-25). «Salleko Txistu y Tronpeti Dantza Taldea, seis décadas de danzas en las plazas» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ «Los expregoneros lanzan el simbólico txupinazo de los Sanfaustos | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
- ↑ DURANGON. (2023-10-05). «El txupinazo simbólico de los expregoneros se repetirá el sábado» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).