Onofre Goiurikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Onofre Goiurikoa (italieraz: Umfredo d'Altavilla, frantsesez: Onfroi de Hauteville; 1010 inguru - 1057ko abuztua), Abagelardo ezizenez ezaguna, Apulia eta Calabriako kondea izan zen 1051etik heriotzera arte.

Ziurenik Tankredo Goiurikoaren semerik txikiena izan zen bere lehen emazte Murielekin. Iturri batzuek Godofredo eta Serlo gazteago zirela diote. Bere anaiak, Gilen Burdinezko Beso eta Drogo Goiurikoa, lagundu zituen Mezzogiornora 1035a inguru, Goffredo Malaterraren arabera: hala ere, baliteke beranduago iritsi izana, 1044an, bere anaia zaharrena zen Gilenen erregealdian. Lavellon egon zen lehen urteetan Rikardo Drengoti lana eman zion, beranduago aita santuaen aurka lagunduko ziona. 1053an Onofrek bere hiru anaiak jaso zituen, Godofredo eta bere anai-orde ziren Mauger eta Gilen gaztea, Italiara iritsi zirenean. Mauger Goiurikoari Capitanata eman zion eta Gileni Printzipatoa.