Ontzi komunikatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ontzi komunikatuetan urak garaiera bera du, ontziaren forma edozein dela ere.

Ontzi komunikatua azpialdetik loturik daudelarik likido batez beteriko ontzi edo hodietan gertatzen den fenomeno fisikoa da, non likidoa maila berean geratzen den ontzi guztietan, ontzi eta hodien forma gorabehera. Ontzietako batean ura gehituz gero, ontzi guztietako maila igoko litzateke, hein berean.

Hainbat aplikazio ditu; adibidez, ur-hornikuntzan ur-gordailu eta urtegiek altuera kontsumo saretik goragoko altueran jartzen dira, metatutako ura azpitik dauden etxebizitza eta instalakuntza guztietara iritsiko dela ziurtatzeko.

Oinarri teorikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ontzi komunikatuaren efektuak erakusten dituen animazioa

Ontzi komunikatuen efektua ontzi guztietan presio atmosferikoa eta grabitatea berdinak direlako gertatzen da. Presioa jariakinean zehar transmititzen da, eta likidoak oreka topatzekotan, presioak berdintzera joko du, altuerak berdintzera beraz. Izan ere, sakonera jakin bateko presio hidrostatikoa berdina da beti, ontziaren geometrian edo likido motan eragin gabe. Hau da, ontzi ezberdinetako likido kantitateak ez du garrantzirik (ez baitira masak berdindu edo orekatzen), ontzietako presioak baizik.

Blaise Pascalek XVII. Mendean frogatu zuen likido baten mol baten gainean egiten den presioa erabat transmititzen da norabide guztietan, eta intentsitate berdinaz, gainera (Pascalen printzipioa).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.