Opakuako mendatea
Itxura
| Opakuako mendatea | |
|---|---|
| Geografia | |
| Luzera | 7,4 km |
| Altuera | 1.020 m |
| Lurraldea | Araba |
![]() | |
Opakuako mendatea Arabaren ipar-ekialdean dago kokatuta, Opakua (Agurain) eta Kontrasta (Harana) herrien artean. Arabako lautada eta Araba hegoaldeko lurren arteko mugan dago. Gaina 1.020 metroko altueran dago.
Mendatearen gainaren inguruan Iturrietako mendilerroaren 1.000 metro inguruko mendiak ageri dira, Entziaren barruan daudenak. Iparraldean, Muniaingo mendatea eta Peña Roja (1.067 m ) daude, mendebaldean Arrigorrista (1.151 m) eta Alanguako lepoa, hegoaldean Los Tasugos tontorra, Urgutxi, Uraskako lautada, Iturrieta gaina eta Los Tileseko gaina eta ekialdean El Mojón-eko gaina eta Larraonako mendatea.
Gasteiz eta Lizarra arteko errepidea gain honetatik igarotzen da, Ameskoetatik barrena.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
