Edukira joan

Opilaren eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea

Opilaren egunaren jatorria nekazariek San Marko egunean egiten zuten ibilaldia bide da. Egunsentian, hondarribiarrak, udala buru, segizioan abiatzen ziren herriko mugak bisitatzera. Herritik Guadalupeko baselizara eta hemendik, mendiko gailurretik, Santa Barbara baselizara, handik Gaintxurizketara eta azken hontatik, Andrearraiga baselizara.

Apaizek ere parte hartzen zuten eta bideko soro, larre eta lurrak bedeinkatzen zituzten eta San Markori uztak babestea erregutzen zioten.

Gaur egunean asko aldatu dira gauzak, ibilaldia ez da egiten, dagoeneko, honen ordez haurrei eta gaztei Maidiyek (amabitxia) opil bat oparitzen diete, Irunen zein Hondarribian. Opil hau ez da lehen bezalakoa, eta arrautzez betetako ogi baten ordez, bizkotxo goxo eta koloredun bat prestatzen da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.