Edukira joan

Opsonizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Opsonizazioa antigorputzek eta immunitate-sistemaren beste eragile batzuek fagozitoei eragiten dieten bizkortze-prozesua da. Prozesu honen bitartez fagozitoak aktibatzen dira, eta eragile patogenoak azkarrago suntsitzen dituzte. Opsonizatzeko gaitasuna duten substantziei opsonina deritze.

Immunitate-sistemaren opsoninak honako hauek dira:

Opsonina garrantzitsuenak antigorputzak dira. Hauek patogenoaren mintzera atxikitzen dira, haien Fab zatien bitartez; antigorputzaren Fc pusketa, aldiz, aktibatutako fagozitoarekin lotzen da, patogenoaren fagozitosia erraztuz.

Immunitate-sistemaren fagozito nagusiak leukozito neutrofiloak, makrofagoak eta monozitoak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]