Orango espainiar inbasioa 1732ko ekainaren 15etik uztailaren 2ra artean Oran eta Mers el-Kebir hiriak berreskuratzea helburua zuen lehorreratze militarra izan zen. 1708tik aurrera, Espainiako Ondorengotza Gerra aprobetxatuz, Otomandar Inperioak hiri biak hartu zituen.[1]Blas LezokGenovan bi milioi peso bereganatzea lortu ondoren, espedizioa finantzatu eta itsas-armada José Carrillo de Albornoz eta Francisco Cornejoren eskuetan utzi zuten. Espainiarrek hiri biak berreskuratu zituzten eta 1792ra arte bere jabetza mantendu zuten.[2]