Ordena erraldoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
ordena erraldoia San Petri basilikaren fatxadan (Erroma).

Ordena erraldoia, arkitektura klasikoan, koloma edo pilastrek bi solairu edo gehiago hartzen duten ordena da. Era berean, ordena txikiagoak ere ager daitezke ordena erraldoiak hartutako arkuak, ateak edo leihoak mugatuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena erraldoia lehenengoen erabilera Mantovako Sant'Andrea basilikan izan zen, Leon Battista Alberti genovarrak 1472an eraikia. Raffaellok bere jauregia eraikitzeko planoetan ere ordena erraldoia erabili zuen, pilastrek bi solairu hartuz piano nobile osoraino. Eraikina hasi gabe geratu zen, planoak 1520an hil baino bi urte lehenago egin baitzituen. Ondoren Michelangelok garatu zuen ordena Kontserbadoreen Jauregian (1564-68), non korintoar ordena erraldoia joniar ordena txikiagoekin konbinatu zuen. Ordena erraldoia XVI. mende amaierako arkitektura Manieristak eta arkitektura Barrokoko elementu ohikoenetakoa bihurtu zen. Andrea Palladiok ere erabili zuen eta, horrela, arkitektura neo-palladiarrean ere bai.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]