Vicenza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vicenza
Italiako udalerria
Vicenza Italie.jpg
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Veneto
Probintzia Vicenzako probintzia
Postakodea 36100
ISTAT kodea 024116
Geografia
Koordenatuak 45° 33′ N, 11° 33′ E / 45.55°N,11.55°E / 45.55; 11.55Koordenatuak: 45° 33′ N, 11° 33′ E / 45.55°N,11.55°E / 45.55; 11.55
Map of comune of Vicenza (province of Vicenza, region Veneto, Italy).svg
Vicenza hemen kokatua: Italia
Vicenza
Vicenza
Garaiera 39±1 metro m.
Eremua 80,57 km²
Demografia
Biztanleria 111.500 biztanle
Dentsitatea 1.383,89 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea L840
Telefono aurrizkia 0444
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Ordu-eremua UTC+01:00
Webgune ofiziala

Vicenza[1] ipar-ekialdeko Italiako hiria da, Veneto eskualdekoa, Vicenzako probintziako hiriburua. Veneziatik 60 kilometro mendebaldera eta Milandik 200 kilometro ekialdera dago. 80,57 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 113.060 biztanle zituen[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Erromako hiri bihurtu zen K. a. 49. urtean. Lombardiako dukerriko hiriburua izan zen ondoren. XII. mendearen hasieran, errepublika txikia osatu zuen. 1236. urtean Frederiko II.ak hiria hustu zuen. Verona (1311) eta Veneziaren (1404) mendean egon ondoren, Maximiliano enperadorearen eskuetan egon zen. 1797an Austriaren administraziopean geratu zen eta, 1805-1814. urteetan, Italiako erreinuarenean. Berriro ere Austriaren mendean egon ondoren, 1866an Italian sartu zen. Kalte handiak izan zituen Bigarren Mundu Gerran.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Bacchiglione eta Retrone ibaien elkargunean dago, Lessini eta Berici mendien artean.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicenzak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Altavilla Vicentina
Arcugnano
Bolzano Vicentino
Caldogno
Costabissara
Creazzo
Dueville
Longare
Monteviale
Monticello Conte Otto
Quinto Vicentino
Torri di Quartesolo

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Vicenza 1971–2000, muturrekoak 1951–2008)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.9 21.7 26.8 30.0 34.8 37.4 37.4 38.2 33.2 29.4 24.4 17.8 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.0 9.3 13.5 17.3 22.8 26.2 29.1 28.7 24.3 18.4 11.8 7.5 18.0
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.0 4.6 8.4 12.1 17.4 20.8 23.4 22.9 18.9 13.5 7.5 3.5 13.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -20.0 -18.6 -10.0 -3.2 -0.8 2.6 9.5 8.0 3.8 -3.6 -8.0 -13.0 -20.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.0 -0.1 3.3 7.0 11.9 15.5 17.7 17.2 13.5 8.5 3.1 -0.4 8.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 76.5 67.9 76.9 97.3 100.0 104.3 74.0 79.5 92.7 115.5 93.7 81.5 1059.8
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 7.0 5.0 6.4 9.5 10.0 9.3 6.8 6.7 6.1 7.5 7.1 6.4 87.8
Hezetasuna (%) 81 77 73 74 72 73 72 73 74 78 80 82 76
Iturria: Servizio Meteorologico (humidity 1961–1990)[3][4][5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza-produktuen merkataritza eta industria (janari-industria, ehungintza, altzairugintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, industria kimikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepide gune garrantzitsua da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuei dagokienez, hiri ikusgarria da oso. Aipagarriak dira, besteak beste, erromatarren garaiko harresien eta bi zubiren hondakinak, San Silvestre eliza erromanikoa, XIII. mendeko Koroa Santua eta San Lorentzo eliza gotikoak, Santa Maria dei Servi, Santa Maria Annunciata katedrala eta hainbat jauregi gotiko berantiar, Andrea Palladiok eta Vincenzo Scamozzik eraikitako jauregiak eta udaletxea. Aipagarriak dira, halaber, hiritik hurbil dauden Rotonda jauregia (Palladiok eraikia) eta XV-XVIII. mendeetako Madonna di Monte Berico santutegia.

1994an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zituen Venetoko Palladioren villak, Vicenzakoak barne[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicenza Aldatu lotura Wikidatan