Oroklini

Koordenatuak: 34°58′53″N 33°39′23″E / 34.98137969°N 33.65647638°E / 34.98137969; 33.65647638
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oroklini
Ορόκλινη
community of Cyprus Republic (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Zipre
Zipreren banaketa administratiboaLarnakako barrutia
AlkateaNeophitos Fakontis (en) Itzuli
Izen ofizialaΟρόκλινη
Jatorrizko izenaΟρόκλινη
Posta kodea7040 eta 7041
Geografia
Koordenatuak34°58′53″N 33°39′23″E / 34.98137969°N 33.65647638°E / 34.98137969; 33.65647638
Map
Azalera15.214 km²
Altuera60 m
MugakideakLivadia (en) Itzuli, Troulloi (en) Itzuli, Pyla (en) Itzuli, Kellia (en) Itzuli eta Larnaca Municipality (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria6.117 (2011)
2.807 (2001)
alt_left 3.073 (%50,2) (%49,8) 3.044 alt_right
Dentsitatea402,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00
voroklini.org

Oroklini (grezieraz: Ορόκλινη) edo Voroklini (grezieraz: Βορόκληνη) Zipreko Errepublikako herri bat da, Larnaka hiriaren ipar-ekialdean kokaturik dagoena. 2011. urteko erroldaren arabera 6.134 biztanle ditu, zipretarrak eta britainiarrak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oroklini aintziraren ertzean kokaturik dago, baina itsasertzeko Livadia eta Dhekelia Road auzoak ere barne hartzen ditu. Herriaren ipar-mendebaldean Arodaphne muinoa dago eta Gerakomoutte tontorrak 208 metrotako altuera dauka. Muinoaren oinean Elisa profetaren eliza dago[1].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nearchos Clerides-ek dioenez Oroklini izenaren jatorrian grezierazko Oros ("mendia") eta Krene ("iturria") daude, izan ere mendiaren maldetan hainbat iturburu aurkitzen baitira[1].

XVI. mendean Voroklini izenaz ezagutzen zen. XVII. mendeko veneziarren mapa batean Vorochini ("Garaipen ona") izena eman zitzaion eta Frantziako kontsulatuko agiri batean Verochino izenaz agertzen da[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik populaturik egon da Oroklini dagoen eremua, izan ere kobre meategi ugari baitzituen[3].

Leontios Machairas historiagile zipretarrak dioenez Jano Ziprekoaren erregealdian (1398-1432) sarrazenoek sarritan erasotu zuten eskualdea[4] eta Oroklini ere suntsitu zuten[3]. XV. mendearen inguruan eskualde guztia hustu zen eta hurrengo mendeetan hainbat aldiz populatu eta despopulatu zen. Otomandarren garaian izandako ezegonkortasun politikoak eta kostaldetik zetozen erasoek eragin zuten hau.

XVIII. mendetik aurrera ordea bada herria bertan[3]. 1885eko Horatio Kitchenerren Zipreko herrien mapan Voroklini herria gaur egun dagoen tokian kokaturik aurkitzen da.

Dhekelia base subirano britainiarra mugakide duenez biztanleriaren zati handi bat britainiarrek osatzen dute gaur egun.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobre ustiaketaren inguruan sortu bazen ere gaur egun ez da horrelako jarduerarik herrian. Igeltsua eta lur okrea ekoizten dira[3].

Oroklini aintzira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flamenkoak Oroklini aintziran.

Aintzira gazia da, sakonera txikia duena. Babes Eremu Berezia (Special Protection Area) izendaturik dago eta 2012an kontserbazio egoera egokia lortzeko hiru urteko proiektuari ekin zitzaion LIFE Oroklini izena duena[5]. 58 hegazti espezie migratzailek hartzen dute bertan atseden[6], aipagarrienak zankaluzea, hegabera ezproiduna eta flamenko arrosa dira.

Elizak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokliniren mendialdean hainbat eliza aipagarri daude, denak bertan behera geldituak.

  • Mikel Goiaingeruaren eliza: XVII. mendean bizantziar estiloan eraikia baina 1867an eta 1986an berreraikia.
  • Elias profetaren eliza: XVI. mendekoa.
  • Tomas Deunaren eliza: X. mendeko monasterioa izandakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Voroklini» www.voroklini.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  2. «Voroklini» www.voroklini.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  3. a b c d «Voroklini» www.voroklini.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  4. «Cyprus : The Chronicle of Cyprus by Leontios Machairas» www.cyprusevents.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  5. (Ingelesez) «Oroklini Lake» Cyprus Island 2018-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).
  6. «Aim - LIFE Oroklini Project» www.orokliniproject.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]