Oroko Andre Mariaren Santutegia
Itxura
- Artikulu hau Arabako santutegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oro (argipena)».
Oroko Andre Mariaren Santutegia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Zuia |
Koordenatuak | 42°55′53″N 2°49′39″W / 42.9314°N 2.8275°W |
![]() | |
Oroko Andre Mariaren Santutegia Zuiako (Araba) udalerrian dago, izen bereko haitzen ondoan, eta Atxabal-Oro (892 m) tontorretik oso hurbil, 774 metroko altueran, eta Bitoriano, Domaikia, Aperregi eta Jugo herrien artean.
Maiatzeko erromesaldiak tradizio handikoak izan dira.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo aztarnak XII. mendekoak direla ematen duen arren, gaurko tenplua XV.-XVI. mendekoa da, eta Oroko Andre Mariaren irudi gotikoa dauka.
Hainbat sute nozitu du, eta berriztatze-lan ugari egin dizkiote. Erabat zaharberritu zuten 1973an.
Santutegiaren albo batean, bolatoki zaharra eta jatetxea daude. Halaber, aurreko zelaian, harrizko gurutze handi bat dago, 1605ekoa.
Antzinako biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jose Miguel Barandiaranek ingurune horretan Brontze Aroko aztarnategi bat aurkitu zuen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Santutegiari buruzko orria[Betiko hautsitako esteka], Arabako Foru Aldundiaren webgunean.
- Zuia.eus: Santutegiari buruzko informazioa, Zuiako Udalaren webgunean.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |