Aperregi
| Aperregi | |
|---|---|
Aperregiko eliza eta etxe bat, atzean Atxabal-Oro haitza. | |
| | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Zuia |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°55′24″N 2°50′33″W / 42.9233°N 2.8425°W |
| Garaiera | 627 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 35 (2025) |
Aperregi (azentua bigarren silaban) Arabako iparraldean dagoen herri txikia da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuia eratzen duten herrietariko bat da, udalerriaren hegoaldean dagoelarik.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri berekoak diren Lukiano mendebaldean, Domaikia ekialdean eta Bitoriano iparraldean mugakide ditu. Hegoaldean, aldiz, Badaiako Sierra Bravako Komunitatea dugu.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Aperregiko biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Esteban eliza, harraska-iturria eta burdinola zaharra ikustekoak dira eta herriko ondare arkitektonikoa osatzen dute zenbait baserri eta etxerekin batera.
- San Esteban eliza
- San Esteban eliza eta bolatokia
Inguru naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria hegoaldean Badaiako mendilerroa eta iparraldean Atxabal-Oroko mendigunearen artean dago, Ganalto mendira igotzeko ohiko abiapuntua izanda.

Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Herriaren informazioa udal webgune zaharrean
- Aperregi, Zuiako udalaren web orri berrian: https://web.archive.org/web/20230427204134/https://www.zuia.eus/Herriak/Aperregi
| Zuiako herriak | ||
|---|---|---|
|
Altube • Ametzaga • Aperregi • Bitoriano • Domaikia • Gillerna • Jugo • Lukiano • Markia • Murgia • Sarria • Zarate • Ziorraga | ||

