Osaba Bin Floren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Osaba Bin Floren
Audioa
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' idazlea, "Osaba Bin Floren" liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Egilea Jesus Mari Olaizola
Argitaratze-data 2003
Generoa Haur eta gazte literatura
Jatorrizko izenburua Osaba Bin Floren
Hizkuntza Euskara
Argitaratzailea Elkar
Herrialdea Euskal Herria
Ilustratzailea Elena Odriozola
Formatua Liburua
ISBN 978-84-9783-065-2
Sariak Euskadi Literatura Saria: Haur eta Gazte Literatura, 2004an

Osaba Bin Floren, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku'k euskaraz idatzitako haurrentzako abenturazko eleberria da, Elena Odriozolaren ilustrazioak dituena. Elkarrek argitaratu zuen 2003an, Xaguxar izeneko sailean.[1] Idazleak, 2004an, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Saria irabazi zuen liburu honekin.[2] 2006an Gaztelania eta Katalanera itzulita argitaratu zen.[3]

Liburuaren jatorria idazleak Euskaldunon Egunkariaren astekarian zatika argitaratzen zuen istorioan dago. Egunkaria itxiarazi zutenean istorioaren erdia zegoen argitaratuta eta idazleak edonola amaitzea erabaki zuen. Istorioaren bigarren zatiko atalak Berrian argitaratu ziren hilabete batzuk beranduago eta ondoren eman zion liburu forma.[4]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osaba Florentino erori egin da eta buruan golpe handi bat hartu du. Sendagileak buruan benda handi bat jarri eta atseden hartzeko esan dio. Bere burua ispiluan ikusten duenean benda turbante bat dela sentitzen du eta Bin Floren izena hartzen du, Bagdadeko ipuin kontalari bat.[4]

“Turbantea” buruan duen bitartean inguruan dituen haurrei historia ekialdeko istorio harrigarriak kontatuko dizkie zatika.[1] Lo egiteko arazoak dituen kalifa bat gauez, mozorrotuta, ipuin-kontalari baten etxera iristen da eta bertan gazte baten istorioa entzungo du. Gazteak zoritxarra ekarri dion kutxa bat darama bizkarrean eta bere benetako jabea topatu nahi du. Kalifak, entzule inguratu diren bi gizonei kutxaren jabea aurkitzeko ardura emango die. Aurkitzen dutenean Kasimek kutxaren jabe izatera nola iritsi zen eta zer ondorio ekarri zizkion kontatuko die.[2]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskadi Literatura Sariko epaimahiko kideek azpimarratu zuten tradiziozko bi mundu uztartzen dituela idazleak, euskal baserria eta Bagdadeko “1000 gau eta bat gehiago”. Bi munduak elkartu eta aintzinako kontalarien moduan ipuinak bere artean lotzen ditu.[2]

Kontakizuna hiru mailatan antolatzen da: Osabak neska-mutilei kontatzen dien istorioarena, kalifaren istorioarena eta kalifaren istorioan agertzen diren pertsonai batzuek kontatzen dituen istorioarena. Lehen mailak, osaba eta neska-mutilen istorioaren mailak, narrazio osoaren markoaren papera jokatzen du. Euskal Herrian kokatzen da eta irakurlearen errealitatetik gertu dagoen mundua islatzen du. Bigarren mailan, Harun ar-Rashid kalifaren istorioaren mailan, ekialdeko ipuin tradizionalen mundu liluragarrian sartzen gara. Maila honen barruan agertzen zaigu hirugarrena, kalifaren istorioan agertzen diren pertsonaiek kontatzen dituzten istorioak dira, haien iraganeko istorioak. Lehenengo mailan ez bezala, bigarren eta hirugarren honetan, hizkuntzak hitzaren bidez xarmatzeko ahalmena hartzen du. Gaiak “Mila eta bat gauak” gogora ekartzen badu, kontatzeko moduan eta istorioan etendurak egiteko moduak ere badu antzekotasunik Sherezaderen kontakizunarekin.[5]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelaniaz: El tío Bin Floren. Ilustrazioak, Elena Odriozola. Itzulpena, Jorge Giménez. Planeta - Oxford, 2006. ISBN: 84-9811-044-0

Katalanez: L'oncle Bin Floren. Ilustrazioak, Elena Odriozola. Itzulpena, Ferran Gilbert i Álvarez. La Galera, 2006. ISBN: 978-84-246-2343-2

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Etxaniz, Xabier (2004ko maiatza), «Osaba Bin Floren», CLIJ (Bartzelona) (171): 64 orr., ISSN 0214-4123 .
  2. a b c   «2004.urteko 'Euskadi' literatura sariak - Kultura saila - Euskadi.eus», www.euskadi.eus, http://www.euskadi.eus/euskadi-literatura-sariak/web01-a2kulsus/eu/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/euskadi_litera_2004/eu_literatu/libro_infantil.html. Noiz kontsultatua: 2018-02-14  .
  3.   «NorDaNor | EIZIE», nordanor.eus, http://nordanor.eus/bilatu?n=l&e_or=&e_xt=&e_st=osaba+bin+floren&e_eg=&e_it=&e_ar=&e_ge=&e_sh=&e_xh=&e_sd1=&e_sd2=&e_xd1=&e_xd2=. Noiz kontsultatua: 2018-02-13  .
  4. a b   «Premio Euskadi : Jesús María Olaizola Lazkano "Txiliku"», CLIJ (Bartzelona) (181): 48-49 orr., 2005eko apirila, ISSN 0214-4123 .
  5.   Rojo Cobos, Fco. Javier (D.L. 2011), Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 189-197 orr.. orrialdeak, ISBN 9788498605426, PMC 796361430, https://www.worldcat.org/oclc/796361430  .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obraren laginaren itzulpenak ingeles eta frantsesera Basqueliterature.com atarian

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Osaba Bin Floren