Elena Odriozola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elena Odriozola
Elena odriozola 2016 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1967ko azaroaren 27a (50 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak ilustratzailea
Jasotako sariak
http://elenaodriozola.blogspot.com.es/

Elena Odriozola (Donostia, 1967ko azaroaren 27a - ) ilustratzailea da, Euskal Herriko nahiz atzerriko argitalpenetarako lan ugari egindakoa eta Euskal Herrian nahiz nazioartean hainbat sari eskuratu dituena, hala nola Euskadi Saria ilustrazio arloan (2009 eta 2013), Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala (2015) eta Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra (2015). [1]

Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elenaren aita eta aitona margolariak ziren eta haiek kutsatu zioten margolaritzarekiko zaletasuna. 13 urte zituela, aitak margolaritza eskoletara apuntatu zuen. Gerora, Arte eta Dekorazio ikasketak burutu zituen, eta, 1989an, publizitate agentzia batean lanean hasi zen. Han eman zituen bere lehen urratsak ilustrazioaren munduan.[2] Baina 1995ean argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua, Jesus Mari Olaizola "Txiliku"k idatzitako Agure jakagorria (Elkar, 1995). Ordutik hona ehun liburu baino gehiago ilustratu ditu, hainbat eta hainbat hizkuntzatara itzuli direnak. Aitortza ugari ekarri dizkio bere lanak. Besteak beste, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, 2015ean; Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra eta Ilustrazioaren Euskadi Saria bi aldiz, 2009an eta 2013an.[3][4]

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Frankenstein (Nórdica, 2013).jpg
Elena Odriozolak sortutako irudia: Frankenstein

Teknikari dagokionez, Odriozolak arkatza, akuarelak eta kolore apalak dituen paleta erabiltzen ditu. Bere ilustrazioak narratiboak dira eta kontatzen duen guztiak du ilustratzailearen interpretazioa eta ikuspuntua. Oso era pertsonal eta nahastezinean marrazten du, bere pertsonaiek sentiberatasun, samurtasun eta inozentzia kutsua dutelarik. Aldi berean, hauen originaltasuna indarrez eta irmotasunez beterik daude. Bere pertsonaiak modu hieratiko batean mugitzen dira, beste batzuk aldiz, modu azkar eta dinamikoan. Puntu formako begiek sinpatia erakusten dute. Aldiz, beste batzuetan, ez dute ezer adierazten, baina milaka sentsazio iradokitzen dituzte. Ilustratzaile honek marraztutako pertsonaia gehienak emakumezkoak izan dira eta haien izenak obren izenburuan agertzen dira euren buruzko informazioa ematen digutelarik. [5]

Bere estilo propio eta markatua du pertsonak irudikatzeko. Ezaugarri edo bereizgarri nagusia irudi guztietan lepoa da; lepo-zabalak marrazten ditu eta zenbat eta umeago izan orduan eta lepomotzagoak. Egileak ezaugarri horri buruzko gogoeta batean adierazi zuenez, "helduak garenean burua bihotzetik banantzen dugu" eta horregatik irudikatzen ditu haurrak lepomotzagoak. [6]

Lanerako erabiltzen dituen tresnen artean, azken aldian, batez ere, pintura akrilikoa eta sumi-e papera baliatzen ditu. Cutter-a ere ondoan izaten du orain, eta, betiko arkatza eta ezabagailua. [6]

Bere erreferentziazko egileak asko dira, baina gehien miresten dituenak: Nathalie Parain, Wolf Erlbruch, Sempé, Arthur Rackham, Lisbeth Zwerger eta Czechka dira, besteak beste. [6]

Bere esanetan “ niretzat marrazten dut” […] ‘’sentitzen duzuna egiten baduzu, hori ondo doa’’[7].

Lanak [8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iholdi pertsonaiaren irudia

Asko dira Elena Odriozolak burututako lanak. Mariasun Landa, Juan Kruz Igerabide eta, bereziki, Patxi Zubizarretarekin aritu da lanean. Sentsibilitate eta estilo komun batek lotzen ditu Odriozola autore hauekin. Euskarako lanak ez ezik, gaztelaniazkoak, katalanezkoak edota ingelesezkoak ere ilustratu ditu irudigile Donostiarrak.

Usoa pertsonaiaren irudia


Azken urteetako lanak:

  • Eguberria: 24 ohitura, kantu eta istorio. Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola (Nerea, 2012).
  • Haizea sahats artean. Keneth Grahame / Elena Odriozola (Erein, 2013).
  • Ur: erori ez nahi duen tanta. Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola (Denonartean, 2014).
  • Mundua baloi batean. Patxi Zubizarreta / Elena Odriozola (Elkar, 2014).
  • Galtxagorri langileak. Mitxel Murua / Elena Odriozola (Ikaselkar, 2014).
  • Ahatetxo itsusia. Arantza Zugazagasti / Elena Odriozola (Ikaselkar, 2014).
  • Gulliver Liliputen. Arantza Zugazagasti / Elena Odriozola Ikaselkar, 2014.
  • Izei txikia. Joxantonio Ormazabal /Elena Odriozola (Ikaselkar, 2014).
  • Elsa eta paradisua. Mariasun Landa / Elena Odriozola Giltza, 2015.
  • Azken balada. Mariasun Landa / Elena Odriozola (Erein, 2016)


Sakontzeko, irakurri: «Elena Odriozolaren lanen zerrenda»

Diseinu-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Topaketa profesionalak eta tailerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ‘’Sagu txiki, sagu maite’’Donostiako Musika Hamabostaldia, abuztuak 31ean. (2016) Donostia, (Kursaal Auditorioko Foyer-a). 7 urtetik gorako haurrei zuzendutako ilustrazio tailerra. [13]
  • 2017— Elena Odriozola Irudika ekitaldian, Euskal irudigileak Elkarteak antolatutako Nazioarteko ilustrazio topaketa profesionala. (2017/11/11)[14]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2005— lustrísimos: Panorama de la ilustración infantil y juvenil en España .eta Boloniako Liburu Azoka Bolonia
  • 2010— 47.Boloniako Nazioarteko Liburu Azoka, 47.(2010-3-32/26)
  • 2012— 30. Mostra Internazionale d’illustrazione per l’Infanzia: Panorama 2012’’ [15]
  • 2013 — Ilustratzailearen txokoa: Elena Odriozola., Aiete Kultur Etxea , 2013ko maiatzaren 15etik irailaren 15era, Donostia[16]
  • 2014 — Elena Odriozola Tropecista Lugaritz Kultur Etxea , 2014eko martxoaren 21etik apirila 30ra, Donostia[17]

Erakusketa honetan oinarritzen da XIII. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2014[18]

Merezimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003— Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko deialdian aipamena
  • 2006— IBBY-ren Ohorezko zerrenda , Atxiki sekretua lanarekin. [19]
  • 2007— Martin Salisbury ren Play Pen : New Children's Book Illustration ” liburuan aukeratua.
  • 2013— Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko deialdian aipamena.

Sariak [1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kultura Ministeritzako Haur eta Gazte Ilustrazio bigarren saria , (2006)
  • Euskadi Saria, Aplastamiento de las gotas lanagatik (2009)
  • CJ Picture Book Award for new publications, 2010, CJ Culture Foundation (2010), Oda a una estrella
  • Euskadi Saria, Tropecista lanagatik (2013)
  • Junceda Internacional Saria, (2014) [20]
  • Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, (2015)
  • Bratislavako Ilustrazioen Biurtekoko Urrezko Sagarra, Frankenstein lanagatik (2015)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   «Sariak», www.galtzagorri.eus, http://www.galtzagorri.eus/euskara/irudigileak/elena-odriozola-belastegui/sariak. Noiz kontsultatua: 2016-05-19 .
  2.   «Elena Odriozola», Peonza: Revista de literatura infantil y juvenil (97): 87-88, 2007 .
  3.   Elena Odriozolaren bibliografia, http://www.galtzagorri.eus/euskara/irudigileak/elena-odriozola-belastegui/bibliografia?p=6&. Noiz kontsultatua: 2016-06-08 .
  4.   Espainiako Ilustrazio Saria, Elena Odriozolarentzat, http://www.berria.eus/albisteak/112514/espainiako_ilustrazio_saria_elena_odriozolarentzat.htm .
  5.   «Elena Odriozola», Peonza: Revista de literatura infantil y juvenil (97): 87-88, 2007 .
  6. a b c   «Elena Odriozola», Infobibliotecas (16): 42-47, 2016 .
  7.   [‘’Orain 48: Elena Odriozola.. (EITB,2010), [http://vimeo.com/11244919. Noiz kontsultatua: 2016/08/23 .
  8.   «Elena Odriozola», CLIJ (216): 23, 2008 .
  9.   , « Emakumea eta itsasoa erakusketaren deseinu grafikoa.(2016)» .
  10.   , « 77.Donostiako Musika Hamabostaldia.(2016)» .
  11.   «Elena Odriozola», Leer (286): 38-39, urria 2017 .
  12.   , « Pencil Ilustradores: Elena Odriozola: 7 cepas (2017)» .
  13.   , « 77.Donostiako Musika Hamabostaldia.(2016)» .
  14.   , «Irudika.(2017/11/10-11))» .
  15.   , Mostra Internazionale d’illustrazione per l’Infanzia :Le immagini della fantasia’’.(2012» .
  16.   , Ilustratzailearen txokoa: Elena Odriozola. (2013)» .
  17.   , Elena Odriozola. (2014)» .
  18.   , XIII. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2015» .
  19.   , «IBBY-ren Ohorezko zerrenda: Elena Odriozola .(2006)» .
  20.   Junceda Internacional 2014, http://www.premisjunceda.cat/junceda-internacional-2014/ .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]