Osgiliath

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Osgiliath Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko hiri gotorleku bat da. Osgiliath Gondor erresumako antzinako hiriburua da.

Etimologia eta izenaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osgiliath hitzak, sindarinez "izarretako gotorlekua" esan nahi du, "gotorlekua" esan nahi duen os- edo ost eta "izar" hitzaren plurala den giliath erroekin osatzen bait da.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osgiliath Minas Tirithetik ekialdera, Minas Ithiletik mendebaldera, Kair Andros ibai uhartetik hegoaldera eta Emyn Arnen muinoetatik iparraldera dago. Anduin ibaiak bitan banatzen zuen, eta hiriaren bi zatiak harrizko zubi baten bidez elkartuta zeuden, zubi hau etxeek estalia zegoelarik. Bertatik Osgiliatheko galtzada pasatzen zen, Minas Tirith eta Minas Ithilekin lotzen zuena. Ibai hiri bezala, zenbait ibai portu zituen. Hiriaren mendebaldeko irteeratik gertu Rammas Echor altxatzen da, Pelennorreko zelaiak handik gertu dagoen Mordorren erasoetatik babesten duen harresi handi bat.

Fikziozko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolkienek asmatutako historiaren arabera, Osgiliath Eguzkiaren Bigarren Aroan sortua zuten Numenorreko gizakiek, galdutako uharte mitiko bateko biztanleak zirenak, 3320 eta 3429. urteen artean Erdialdeko Lurraldeko egutegiaren arabera.

Osgiliath erdigune bat zen Minas Anor (Gondorreko hiriburua izango zena Minas Tirith izenarekin) eta Minas Ithilen artean, Sauronek konkistatu eta Minas Morgul bezala berrizendatua izango zena.

Osgiliathen zegoen Isildur eta Anarion erregeen artean banatutako tronua, Gangaren Dorrea bezala ezagutzen zen jauregian, hiriaren erdian kokatua zegoena. Barruti horretan zegoen Numenorreko Zuhaitz Zuria, ikur sakratua Gondor erresumarentzat, Palantirrik garrantzitsuena ere gordetzen zuelarik, iragarle ahalmena zuten esfera magikoak zirenak.

Minas Ithil erori ondoren, Senideen arteko borrokak eta izurri batek jarraituta, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1640. urtean gainbehera hasi zen, baita garrantzia galtzen ere, Minas Tirith garrantzi hori irabazten zihoan bitartean, erresumako hiriburu bihurtzen amaituz.

Zenbait alditan erasoa izan zen Hirugarren Aroan zehar. Ibai gaineko zubia suntsitua eta berreraikia izan zen zenbait alditan, 2984. urtean Denethor II.a seneskalak hiri hau birkonkistatu zuen arte, zubia berreraiki zuen goarnizio indartsu bat ezarriz.

Eraztunaren Gerraren garaian, Gondorren postu bat gordetzen zuen Osgiliatheko hondakinen artean, posizio estrategikoan bere garaiko hiriburua zen Minas Tirith defendatzeko. Boromirrek zein bere anai Faramirrek ausartki borrokatu zuten Osgiliath defendatzen, baina orkoek hiriaren aurka eginiko eraso batean (non tropa etsaiak iparraldetik etortzea espero zen, baina ibaitik, txalupa handietan iritsi ziren) hiria, eragotzi ezinda, orkoen eskuetan erori zen. Ondoren Denethorrek, bere seme Faramirri Osgiliath berreskuratzeko agindu zion, bestela ez zuela seme bezala maitatuko. Gero, Faramirrek, zaldun armada txiki baten laguntzarekin, jada ezarrita zeuden orkoen aurka borrokatu zuen, eta Gondorreko zaldunek osatutako bere armada suntsitua izan zen, soilik Faramirrek biziraun zuelarik.

Sauronen tropek Anduin ibaia zeharkatu zuten atsedenik gabe hiru egunean zehar. Euren helburua Minas Tirith zen, Pelennorreko Zelaietako gudua bezala ezagutuko zenean. Itzaleko armadak, Nazgûlen jaunak zuzenduak, azkenean garaituak izan ziren, ez ordea Gondorren eta hauen aliatuen armadetako jendea hil gabe, Osgiliath Mordorreko tropa garaituen pasabidea izan zelarik, euren erretretean zubiak suntsitu zituztenak. Martxoak 18an, behin zubiak berreraiki ondoren, Gondor, Rohan eta Erdialdeko Lurraldeko herri libreek Osgiliath zeharkatu zuten Mordorreko Morannon edo Ate Beltza helburu zutela.

Aragorn 3019. urteko maiatzean koroatua izan ondoren, hiria berriz birpopulatua izan zen, baina bere dizdira eta oparotasuna jada oso urrun geratzen ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Osgiliath