Oskar Gaztelu
Oskar Gaztelu Bilbao (Larrabetzu, Bizkaia, 1964ko martxoaren 3an) bizkaitar idazle bat da[1].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urkulu errota-baserrian sortua. 2019an “Nire bizitza ni barik” lanarekin Arabako Foru Aldundiak antolatutako Becerro de Bengoa saiakera lehiaketaren irabazlea[2]. 2021ean "Heriotzari aurrez aurre begira" lanarekin Bilboko Udalak antolatutako Miguel de Unamuno XXII saiakera lehiaketaren irabazlea[3].
Irakasle ikasketak egina, eta Ingeles Filologian lizentziatuaLarrabetzuko sorreraren historia EIMAn bitartez argitaratua du on-line. Gizakiaren barne garapen arloan, hau da jakiteko nor garen, non gauden eta nora joan nahi dugun, bost urtetan formatua dago Claudio Naranjo psikiatra eta musikagilearekin Psikologia integratzailean; Programazio Neuro-Linguistikoan (PNL) Practitioner diplomaduna; «Language Acquisition Behaviour»ean (words that change minds) formatua.
Ogibidez, Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historiako irakaslea da.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Nire bizitza ni barik" 2020 Arabako Foru Aldundia
"Heriotzari aurrez aurre begira" 2022 Erein
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/oskar-gaztelu
- ↑ https://aikor.eus/larrabetzu/1574870444889-oskar-gaztelu-larrabetzuarrak-becerro-de-bengoa-saiakera-lehiaketa-irabazi-du
- ↑ https://aikor.eus/larrabetzu/1639381309741-oskar-gaztelu-larrabetzuarrak-miguel-de-unamuno-saiakera-saria-irabazi-du
Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arteaetaekonomia blog