Ostreopsis
Ostreopsis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Dinoflagellata |
Klasea | Dinophyceae |
Ordena | Peridiniales |
Familia | Ostreopsidaceae |
Generoa | Ostreopsis [[|]] |
Ostreopsis dinoflagelatu itsastar askeen genero bat da[1]. Alga mikroskopiko hauen espezie batzuk bentikoak dira eta beste batzuk planktonikoak. Azken hauen bloom-ak (bapateko hazkuntzak) arazo ugari sortarazten dituzte gizakien eta animalien osasunean.
Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Espezie tipoa Ostreopsis cf. siamensis da. J.Schmidt-ek deskribatu zuen 1901. urtean. Fukuyo-k beste bi espezie identifikatu zituen 1981ean, O. lenticularis eta O. ovata. Kantauri itsasoan O. siamensis aurkitzen da. Mediterraneo itsasoan aurkitzen den O. ovata toxikoagoa da[2].
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ostreopsis generoko algek sustantzia toxikoak ekoizten dituzte harraparien aurka egiteko. Alga kopuruak estimulatzen du sustantzia hauen ekoizpena[2]. Sustantzia toxiko gripearen edo hotzeriaren antzeko sintomak eragiten dituzte, arnasa hartzeko zailtasunak, burukomina eta hazkura begietan[3]. Itsasoan dauden pertsonez gain hondartzan daudenek ere jasan ditzakete kaltean itsasoak jaurtitako aerosloak arnastuz gero[4].
Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2006-07 artean Aitor Laza biologoak eta haren taldeak egindako ikerketa batek Ostreopsis cf. siamensis identifikatu zuen Kantauri itsasoan. 2021eko abuztuan bloom bat gertatu zen eta osasun arazoak eragin zituen. Horren ondorioz Lapurdiko hainbat hondartza itxi behar izan ziren[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «WoRMS - World Register of Marine Species - Ostreopsis J.Schmidt, 1901» www.marinespecies.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- ↑ a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-09-10). «Klima larrialdia, ate joka Euskal herriko kostaldean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Así es la Ostreopsis Siamensis, el alga tropical que ha obligado a desaconsejar el baño en las playas donostiarras» El Diario Vasco 2021-09-07 (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Una alga tóxica levanta preocupación en la costa vascofrancesa - Europa Azul. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).