Otabera arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otabera arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista hispanica

Otabera arrunta (Genista hispanica) Fabaceae familiako zuhaixka da. Otearen antzeko landare arantzatsua da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10-50 cm bitarteko zuhaixka, txandakatutako adarrak dituen zurtoin arantzadunak dituena eta kuxin formako mulua osatzen duena. Zurtoin zaharrrak oso adarkatuak dira, ez dute hostorik, eta galtzarbeko arantza adarkatuak dituzte. Urteko lore zurtoinetan, berriz, behe aldeko hostoak obatu eta kamutsak dira, gainerakoak lantzeolatuak izanik.

Loreak, bestetik, 5-7 arteko ginbailetan antolatzen dira, luku motzak eratuz. Kaliza 5 sepaloz dago osatuta, 5 mm ingurukoa eta ezkila-formakoa izanik.[2] Leka txikiak eta iledunak aurkezten ditu, goraka zuzendutako puntan bukatua, eta 1-2 hazirekin.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harizti, artadi edo pagadien atzerapen-larreetan agertu ohi da, itsas-mailatik 1500 metrorainoko altueretan, eta komunitateak eratuz..

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie mediterraneo menditarra da. Iberiar Penintsularen ipar eta ekialdean agertzen da, baita Frantzia hegoaldean ere. Euskal Herrian bi subespezie aurkitzen ditugu, banaketa desberdina dutenak.

Euskal Herriko subespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Genista hispanica subsp. hispanica. Subespezie tipikoa da. Sastrakadi eta larre lehorretan bizi da. Berezitasunak: aurkezten dituen arantzak oso zorrotzak dira; zurtoin eta hostoak ile zutituez estaliak dituzte; loreek 6-8 mm neurtzen dituzte.
  • Genista hispanica subsp. occidentalis. Lurzoru karetsu edo margatsuetan bizi da. Baso hezeagoen ordezko etaparen bereizgarri da. Euskal Herriko zonalde atlantiko eta submediterranean zabalki hedaturiko kuxin formako sastrakadietan agertzen da, batzuetan bertako espezie nagusia delarik. Berezitasunak: zurtoin eta hostoak ile adpreso edo tentez estaliak ditu; loreek 8-11 mm neurtzen dituzte; kuxin formako sastrakadiak eratzen dituzte.[3]
Genista hispanica subsp. occidentalis

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oria de Rueda, J.A.; Diez, J. (2003). Guía de árboles y arbustos de Castilla y León. Palentzia: Cálamo ISBN 84-95018-46-2..
  2. Lagarde, Francis. (2007). «Découverte de Genista hispanica L. subsp. hispanica (Leguminosae) aux environs de Lussan (Gard)» Bulletin mensuel de la Société linnéenne de Lyon 76 (4): 63–71.  doi:10.3406/linly.2007.13652. ISSN 0366-1326. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).
  3. I., Aizpuru,. (2010). Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida. (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515. PMC 868798162. (Noiz kontsultatua: 2019-03-21).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]