Oturuntza (Platon)

Oturuntza edo Sinposioa (antzinako grezieraz: Συμπόσιον, Sympósion) Platonen solasaldietako bat da, K.a. 385-K.a. 375 urte bitartean osatutakoa. Ertain solasaldietako bat da, Platonen bere helduaroan idatzitakoa alegia, eta eros edo maitasunaren azalpen osotu bat eskaintzen du pertsonaia ezberdinen bitartez. Artearen inguruko hausnarketa sakona ere bada solasaldi honetan: maitasuna bilatzeak edertasunaren esentzia bilatzera darama azkenik.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oturuntza solasaldia K.a. 416 urtean kokatzen du Platonek. Urrutiratze horrekin egoera eta inguru idealak sortzen ditu.[1] Oturuntza batean dauden gonbidatu ezberdinek maitasunaren gorespen bana egiten dute bakoitzak bere izaeraren araberakoa. Horrela, maitasunaren inguruko ikuspegi ezberdinak aurkezten dira eta Sokratesen hitzaldiari sarrea moduko bat egiten diete.[2] Solasaldia logoi erotikoi edo maitasunari buruzko hitzaldik osatzen dute gehi Altzibiadesen azken hitzaldia. Sarrera gisa, Apolodoro Falerokoak Aristodemok kontatu ziona azaltzen du, Agatonen etxean egindako oturuntza baten kariaz (172a-174a), nola Sokrates Agatonen etxera heldu zen (174a-175c) eta Eriximakok maitasunari buruz solasean aritzeko nola proposatzen duen. Ondoren maitasunari buruzko sei hitzaldiak datoz, hizlariak hauek izanik: Fedro erretorikoa (178a-180b), Pausanias sofista (180c-185c), Eriximako sendagilea (185c-188c), Aristofanes poeta komikoa (189c-193d), Agaton poeta tragikoa (194c-197e), Sokrates eta Diotima filosofoak (199c-212b), mozkortuta iritsi den Altzibiadesen azken hitzaldia (212c-222b) eta azken eszena (222c-223d).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Platon (2003): Sinposioa, Donostia, Jakin. ISBN 84-95234-17-3
- Aintziart, Piarres (2004): "Helendarren Filosofia (II): Platon eta Aristoteles" in Filosofiako Gida, Bilbo, UEU. ISBN 84-8438-048-3
- Arrojeria, Jesus Mari (2003): "Sarrera" in Platon: Sinposioa, Donostia, Jakin. ISBN 84-95234-17-3
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |