Outeniqua mendiak

Koordenatuak: 33°45′S 23°00′E / 33.750°S 23.000°E / -33.750; 23.000
Wikipedia, Entziklopedia askea
Outeniqua mendiak
Datu orokorrak
Garaiera1.578 m
Motamendikate
Geografia
Map
Koordenatuak33°45′S 23°00′E / 33.75°S 23°E / -33.75; 23
Estatu burujabe Hegoafrika
Hegoafrikako probintziaLurmutur Mendebaldea

Outeniqua mendiak Hegoafrikako mendilerroa da, Lurmutur Mendebaldea probintzian dagoena. Kostaldearen paraleloan hedatua, Langeberg du mendebaldean eta Tsitsikamma mendiak ekialdean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Outeniqua" mendi horietan bizi zen Khoisan tribuak emandako izena da, eta "hartz eztizaleak" erran nahi du euskaraz. Khoisanek margotutako labar-pinturak daude eskualdean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko isurialdean lautada leunak daude, eta malkar handiak iparraldekoan, Karoo Txikiaren mugan. Plettenberg badiatik 45 kilometro ingurura dagoen Formosa Peak (1.675 metro), eta George hiriaren iparraldean dagoen Cradock Peak (1.578 metro) dira gailurrik garaienak. Ingurune baldintzen arabera, habitat ezberdinak daude. Hegoaldeko maldetan fynbosa da landaredi nagusia, eta iparraldekoetan basamortuko sastrakadiak daude. Hego-ekialdean, Knysna eskualdean, oihan sarriak daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page