Oviñana

Koordenatuak: 43°34′20″N 6°14′13″W / 43.57218°N 6.23681°W / 43.57218; -6.23681
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oviñana
Asturiasko parrokia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
Asturiasko kontzejuCudillero
INEk ezarritako kodea33021060000
Geografia
Koordenatuak43°34′20″N 6°14′13″W / 43.57218°N 6.23681°W / 43.57218; -6.23681
Map
Azalera5.308 km²
Altuera106 m
MugakideakSoto de Luiña (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria494 (2020)
Dentsitatea93,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00

Oviñana (asturieraz: Ouviñana) Asturiasko Cudillero kontzejuan dagoen parrokia edo herrixka bat da. 553 biztanle ditu, eta 4,26km². Iparraldean Bizkaiko golkoarekin du muga, ekialdean San Martin de Luiña parrokiarekin eta hegoaldean Soto de Luiñarekin.

Oviñanako tokirik ezagunena Vidiuko itsasargia da, izen bereko lurmutur gainean eraikita eta 100 metroko itsaslabarrez inguratuta. Hondartza ugari ere baditu: Vallina, el Sablon, el Gallo, el Gallin, Cueva, Peñadoria, Gradas, San Cidiellu, Maurieyu, Portiella, Puertochico eta Castrillon.

Itsasoko uraren erosioak kobazulo ugari sortu ditu itsaslabarretan, ezagunena faro azpian dagoena la Iglesiona (kupula itxura duelako) izanda. Herriko eraikinik esanguratsuenak eliza, eskola, arrantzaleen kofradia, Vivigo auzoko kapera eta Vallina hondartza ondoko errotak dira.

Uztailaren hasieran La jira izeneko jaiak ospatzen dira eta abuztuko 15-17 egunetan San Roke herriko patroiaren jaiak. Garrantzi txikiko beste festak ere ospatzen dituzte, adibidez antroxu (edota inauteriak) eta Donibane gaua.

Oviñana 3 auzok osatzen dute: Riego Abajo (Rieguabaxo) 232 biztanle. Riego Arriba (Rieguarriba) 224 biztanle. Vivigo (Vivíu) 97 biztanle.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]