Oxusko altxorra

Koordenatuak: 37°06′21″N 68°18′23″E / 37.10583°N 68.30639°E / 37.10583; 68.30639
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oxusko altxorra
Jatorria
Ezaugarriak
Kokapena
BildumaBritish Museum
Koordenatuak37°06′21″N 68°18′23″E / 37.10583°N 68.30639°E / 37.10583; 68.30639
Map
JabeaBritish Museum

Oxusko altxorra Akemenestar garaiko zilar eta urrezko ehun eta hirurogeita hamar metalurgia objetuez osatutako bilduma da. K.a. 550 eta K.a. 330 artean datatuak daude. Gaur egun bildumaren zatirik handiena Londres hiriko Britainiar Museoan dago, hiri bereko Viktoria eta Albertoren Museoan dauden pieza batzuk izan ezik.

Amu Daria ibaiaren iparraldeko ibarrean topatu zirela uste da, 1876-1880 artean, gaur egungo Tajikistanen, eta antzinako Baktriana lurraldean; antzina Oxus edo Oxo izena zuen ibai horrek. Bilduma hori da gaur egun arte aurkitu den Akemenestar garaiko altxorrik garrantzitsuena; haren garrantzia ez dago metal preziatuen balio ekonomikoan bakarrik, baita akemenestar urregintzaren ikerketarako duen interesean ere.

Altxorra zalgurdi eta zaldi txikiez, zigiluez, iruditxoez, besokoez, txanpoiez, pitxerrez eta objektu pertsonalez osatua dago. Topatuak izan ondoren, Britainiar Indiako (gaur egungo Pakistango) hainbat saltokitan saldu zituzten eta, azkenik, Augustus Wollaston Franks antikuarioak bildu eta Britainiar Museoari eman zizkion 1897an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page