Pāṇini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pāṇini
Bizitza
Jaiotza Shalatula (en) Itzulic. K.a. V. mende.
Herrialdea Gandhara
Lehen hizkuntza sanskritoa
Heriotza Ezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak sanskritoa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa

Pāṇini (sanskritoz: पाणिनि; K.a. VI.-K.a. IV. mende inguruan[1][2]) edo Panini[3], antzinaroko sanskritoaren hizkuntzalari eta gramatikalaria izan zen[2][4][5]. Hinduismoan gurtua den egilea da. Indiako hizkuntzalaritzaren aitatzat hartua[6], Pāṇini Indiako ipar-mendebaldean bizi izan zen Mahajanpada aroaren hasieran[7].

Bere testurik ezagunena Ashtadhyayi da, sutra estiloko tratatu bat sanskritoaren gramatikari buruz[5]. Uste denez K.a. VI. edo IV. mendean bukatu zen[1][2]. 3.959 apalaldi ditu hizkuntzalaritza, sintaxia edo semantikari buruz. Testu hau Vedangaren Vyākaraṇa adarraren sortzailea da, Veden garaiko ikaskuntza-disziplina bat[8][9][10]. Bere testuak hainbat bhasya edo iruzkin izan ditu[3][11], Hinduen tradizioan ezagunena Patanjaliren Mahābhāṣya. Bere ideiek beste erlijo batzuetako aipamenak ere sortu ditu, adibidez Budismoan[12].

Paniniren izen konposatuen analisia gaur egungo Indiako hizkuntzen konposaketa teorien oinarria da. Pāṇiniren gramatikari buruzko teoria zientifikoa Sanskrito Klasikoaren hasieratzat hartzen da[13]. Bere tratatuari esker Sanskritoa izan zen Indiako literatura eta idazketa hizkuntza nagusia bi milurtekoz[11].

Paniniren analisi morfologikoaren teoriak ez zuen parekorik izan Mendebaldeko kulturan XX. mendera arte[14]. Bere testua Turingen makinarekin alderatua izan da, hizkuntzaren egitura logikoa eta konputazioa eredu matematiko baten bidez azaltzeko gaitasunagatik[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «Ashtadhyayi | work by Panini» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2017-06-12.
  2. a b c Staal, J. F.. (1965). «Euclid and Pāṇini» Philosophy East and West (2): 99–116 doi:10.2307/1397332 . Noiz kontsultatua: 2017-06-12.
  3. a b 1957-, Lochtefeld, James G.,. (2002). The illustrated encyclopedia of Hinduism. Rosen ISBN 9780823931804.
  4. Drama and ritual of early Hinduism. Motilal Banarsidass Publishers 1996 ISBN 9788120812345.
  5. a b 1957-, Lochtefeld, James G.,. (2002). The illustrated encyclopedia of Hinduism. Rosen ISBN 9780823931798.
  6. (Ingelesez) The Circulation of Knowledge Between Britain, India and China: The Early-Modern World to the Twentieth Century. BRILL 2013-06-21 ISBN 9789004251410 . Noiz kontsultatua: 2017-06-12.
  7. 1936-, Cardona, George,. (1997). Pāṇini : a survey of research. Motilal Banarsidass ISBN 9788120814943.
  8. 1951-, Johnson, W. J.,. A dictionary of Hinduism. ISBN 9780198610250.
  9. The encyclopedia of Indian philosophies. Motilal Banarsidass 1970-<2015> ISBN 9788120804265.
  10. 1966-, Mitchell, Lisa,. (2009). Language, emotion, and politics in south India : the making of a mother tongue. Indiana University Press ISBN 0253353017.
  11. a b Columbia chronologies of Asian history and culture. Columbia University Press 2000 ISBN 9780231500043.
  12. Hartmut., Scharfe,. (1977). Grammatical literature. O. Harrassowitz ISBN 9783447017060.
  13. Corpus-based Analysis and Diachronic Linguistics.. John Benjamins Publishing Company 2011 ISBN 9789027272157.
  14. (Ingelesez) Staal, Frits. (1988-03-23). Universals: Studies in Indian Logic and Linguistics. University of Chicago Press ISBN 9780226769998 . Noiz kontsultatua: 2017-06-12.