PFC Beroe Stara Zagora
Ezizena(k) | Зелените (berdeak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1916 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Beroe Stadium edukiera: 11.959 lagun inaugurazioa: 1959 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bulgariako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 11.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
PFC Beroe Stara Zagora (bulgarieraz Професионален футболен клуб Берое Стара Загора, "Beroe Stara Zagora Futbol Klub Profesionala"), Bulgariako futbol taldea da, Stara Zagora hirikoa. Bulgarian bertan palmares txikia badu ere Bulgariako futbol liga bat eta bi Kopa, lau aldiz irabazi du Balkandarren Kopa, beste inork baino gehiago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea 1916an sortu zen Vereya izenarekin. Futbolaren atala ordea 1959an eratu zen. Beroek 60. hamarkadaren amaieran bolada ona izan zuen eta bi Balkandarren Kopa irabazi zituen. Lehenengo aldia zen talde bulgariar batek nazio arteko txapelketa garrantzitsu bat irabazten zuena. 80. hamarkadan bigarren sasoi ona iritsi zitzaion eta beste Balkandarren Kopa bi irabazteaz gain, bere orain arteko liga bakarra eskuratu zuen 1986an.
1995 eta 2008 artean hainbatetan igo eta jeitsi zen mailaz. Azken urteetan ordea errekuperatu eta Bulgariako bi kopa lortu ditu 2010 eta 2013an.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bulgarian: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazio artean: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- final hamaiseirenak 1987an.
- final laurdenak 1974an.
- Txapelduna (4): 1968, 1969, 1983, 1984.
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beroe Stara Zagorak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1973-74 | Europako Errekopa | Final zortzirenak | Beroe S. Zagora Athletic |
3-0 1-0 |
Athletic Beroe S. Zagora |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Bulgarieraz) webgunea