PFC Botev Plovdiv

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
PFC Botеv Plovdiv
Ezizena(k) Kanarchetata (kanarioak)
Sorrera 1912
Futbol zelaia Hristo Botev Stadium
(edukiera: 20.777 lagun)
Presidentea Bulgaria Angel Paliyski
Entrenatzailea Bulgaria Nikolay Kirov
Liga Bulgariako Liga
2017-18 5.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

PFC Botеv Plovdiv (bulgarieraz ПФК Ботев Пловдив, "Professional Football Club Botev"), Bulgariako futbol taldea da, Plovdiv hirikoa. Bulgariako bi Liga eta hiru Kopa ditu, Balkandarren Kopa bat ere bai.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgarian oraindik irauten duen futbol talderik zaharrena da, 1912an sortu baitzen Plovdiven. Bulgariako heroi nazionala den Khristo Botev idazlearen izena jarri zioten taldeari, bai eta esadioari ere. Arrazoi politikoen erruz izena aldatu erazi diote sarritan (DNV, DNA, SKNA, Trakia...) baina gaur egun hasierako izenera itzuli da. Kolore horia eta beltza 1917an hartu zituen.

1920 urtean irabazi zuten lehenengo txapelketa ez ofiziala, lehenengo liga ofiziala 1929koa du, finalean 1-0 garaitu baitzuen Levski Sofia.

1961 urtean Dinko Dermendzhiev jokalariarekin batera taldearen "urrezkoa aroa" iritsi zen, Kopa (1962), Liga (1967) eta nazioartean Balkandarren Kopa (1972) irabazi baitzituen. 1981 urtean Kopa berri bat lortu zuen. Urte berean Georgi Slavkov aurrelariak Urrezko Bota irabazi zuen, Europako ligen artean gol kopuru gehien lortu zituen jokalaria izan baitzen, 31 gol hain zuzen ere. "Urrezko taldea" ezizena jaso zuen Botev Plovdiv-ek 1980 hamarkadan, baina ez zuen titulu berririk lortu. Hirugarren egin zuen 1981, 1983, 1985, 1987 eta 1988ko Ligatan eta bigarren 1986an.

36 urtetan titulurik lortu gabe egon ondoren 2016-17 denboraldiak Bulgariako Kopa irabazi du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulgarian: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (2): 1929, 1967.
  • Kopa (3): 1962, 1981, 2017.
  • Bulgariako Superkopa (0): finalista 2014an.

Nazioartean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]