Bilboko konpartsak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilboko konpartsak Aste Nagusiaren osagarri herrikoi garrantzitsuena dira, bai eta hiriko festetako sortzaile historikoak eta urteroko antolatzaile ofizialak ere, Udalarekin batera. Txosnak dituzte agertoki nagusia.[1]

Sorrera eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an sortu zen Bilboko jai-eredua non jatorri herrikoi duten konpartsek Aste Nagusia sortzeko eta antolatzeko rol garrantzitsua izan zuten. Denbora asko igaro da 1978tik, baina jai-eredu hori indarren jarraitzen du.

Bilboko Konpartsen Federazioak ilusio hartako sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dute lan konpartsek urte osoan eta hainbat jaitan parte hartzen dute (Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak). Konpartsen helburua herritarrek herritarrentzat egindako jaiak antolatzea da.

Konpartsen kokapena 2015eko Aste Nagusian Bilbon.

2022an konpartsak 28 ziren, 2002an sortutako Bilboko Konpartsen Federakundeak koordinaturik. Beteranoenen artean Txomin Barullo, Bizizaleak, Hontzak, Moskotarrak, Pinpilinpauxa, Satorrak eta Uribarri ditugu, 1978an jaiekin eurekin batera sortutakoak. Berrienak, aldiz, Altxa Porrue, Txinbotarrak, Zaratas, Komantxe, Piztiak eta Trikimailu dira.

2005ean Gogorregi Konpartsa koordinakundetik at gelditu zen. Federiko Ezkerra konpartsa, 1978an Euskadiko Ezkerrako kideek sortua, 90ko hamarkadako erdialdean desagertu zen baina 2012tik aurrera PSE-EEko kideek izen bereko txosna jartzen dute Plaza Biribilean.

Gaur egungoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagertuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bilboko konpartsak» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]