Pablo Berasaluze
Berasaluze II.a 2013 arte, Berasaluze VIII.a | ||||
---|---|---|---|---|
Pablo Berasaluze, 2013an | ||||
Izen osoa: | Pablo Berasaluze Zabala | |||
Jaiotza data: | 1977ko irailaren 15a (47 urte) | |||
Jaioterria: | Berriz (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,74 m | |||
Pisua: | 79 kg | |||
Debutatze data: | 1998ko otsailaren 28a | |||
Debutatze pilotalekua: | Bergarako udal pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 2016ko urriaren 1a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Bizkaia pilotalekua |
Pablo Berasaluze Zabala, pilota arloan Berasaluze II.a deituraz ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1977ko irailaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Asegarce enpresarekin; gaur egun, enpresa horretako pilotarien entrenatzaile dihardu.[1] Profesionaletako estreinako partida 1998ko otsailaren 28an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan; azkena, berriz, 2016ko urriaren 1ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, omenaldi handi batekin.[2][3] Pilotari profesionaltzat egindako 18 urte eta erdiko eta 1.012 partidako ibilbidearen zatirik handienean, Berasaluze VIII.a kirol izenaz izan da ezaguna, eta 2013ko martxoaren 14an bihurtu zen Berasaluze II.a, Asegarcerekiko kontratua 2016 arte luzatzearekin batera.[4][5] 2003an hila zen aita omendu nahi izan zuen, haren kirol izena hartuta. Horrez gainera, Pablito goitizenaz ere ezaguna da.[6] Egiten zituen erasoko jokaldi ikusgarriengatik eta beti onena ematen saiatzeagatik zaleek oso maitatua, bereziki Bizkaian. Izan ere, erreferente bat da herrialde horretan.[7] Ez zuen txapelketa nagusirik irabazi, baina beti aritu zen onenekin lehian.[8][9]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Binakako txapelketako hiru final jokatu zituen, eta hirurak galdu:[10]
- 1999an, Ruben Beloki atzelaria lagun, 22-17 galdu zuen Nagore-Errandonearen aurka.
- 2013an, Jon Ander Albisu atzelaria lagun, ez zuen Irujo-Zabaleta bikotearen aurkako partida bukatzerik izan, orpazurda hautsi baitzitzaion jokaldi batean.
- 2015ean, Aitor Zubieta atzelaria lagun, 22-7 galdu zuen Bengoetxea-Untoriaren aurka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Berasaluze II: “Estoy muy contento por seguir vinculado a la pelota con Asegarce”», Asegarce.com, 2016-10-03.
- ↑ Ibai Maruri Bilbao: «Pablo Berasaluze: “Maitagarria izan da”», Berria, 2016-10-02.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Berasaluze II:"No tengo palabras para agraceder a toda la gente que me ha apoyado"», Asegarce.com, 2016-10-01.
- ↑ «Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a izango da hemendik aurrera», Asegarceren webgunea, 2013-03-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Berasaluze II: “El cariño que recibí tras la final de 2013 vale más que ganar la txapela”», Asegarce.com, 2016-09-30.
- ↑ Mikel Garcia Idiakez: «Pablo Berasaluze: "Sakrifizio eta lan askorekin, lehen mailara bueltatzea lortu nuen"», Argia, 2365. zenbakia, 2013-04-21.
- ↑ Imanol Magro Eizmendi: «Urrian gordeko du pintzela», Berria, 2016-02-25.
- ↑ «Pablo Berasaluzek bere agurra iragarri du», EITB.com, 2016-02-24.
- ↑ Imanol Magro Eizmendi: «Pablo Berasaluze, Asegarceko pilotaria: “Gauzak polit egiten saiatu naiz”», Berria, 2016-09-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pablo Berasaluze anuncia su adiós», EITB.com, 2016-02-24.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pablo Berasaluzeren fitxa, Asegarceren webgunean.