Pablo García Baena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pablo García Baena
Bizitza
Izen osoa Pablo García Baena
Jaiotza Kordoba1923ko ekainaren  29a
Herrialdea  Espainia
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Kordoba2018ko urtarrilaren  14a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza

Pablo García Baena (Kordoba, 1921eko ekainaren 29a - ibidem, 2018ko urtarrilaren 14a) espainiar olerkaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947. urtean argitara ematen hasi zen Cántico aldizkariaren inguruan bildutako taldeko kidea izan zen Juan Bernier, Ricardo Molina, Julio Aumente eta Mario Lópezekin batera. Talde hark estetika barroko andaluziar moduko bat sortu zuen, balio liriko garbiak nabarmenduz eta zentzuen sentimenean oinarriturik.

García Baenaren olerkigintzan etengabe agertzen dira maitasunaren, heriotzaren eta saminaren gaiak; gai horien inguruan osatu zuen bere obra, hain zuzen ere, olerki luzeak eta barrokoaren eta sinbolismoaren arteko adierazmolde poetikoa erabiliz.

Bere lehen liburua Rumor oculto (1946, Zurrumurru ezkutua) izan zen. Obra elegiakoa da, eta Juan Ramón Jiménezen kutsua nabari du. 1948an Mientras cantan los pájaros (Txoriak kantari ari diren bitartean) obra argitaratu zuen, molde klasikoetatik aske idatzitako bertsoez eta adierazmolde preziosista erabiliz osatua. Haien ondotik idatzi zituen Antiguo muchacho (1950, Aspaldiko mutila), olerkariaren lehen heldutasun-aroaren erakusgarritzat hartua, eta Óleo (1958, Olioa), aurreko lanetako joeraren aurrean damua erakusten duena. Eta handik urte batzuetara idatzi zituen Almoneda (1971, Enkantea) bilduma eta Antes que el tiempo acabe (1978, Denbora amaitu aurretik), García Baenaren hizkera poetikoan berrikuntza nabarmenak erakusten dituena, sakontasunari dagokionez batez ere.

1984. urtean, Letren Asturiasko Printzea Saria irabazi zuen, eta baita Kordoba Hiriko domina. 1992. urtean, Andaluziako Letren Saria irabazi zuen, eta 2004. urtean, Malagako Urrazko Domina. Bere lana Poesía completa (1940-2008) (Madrid, Visor, 2008) bilduman jasota dago. 2008. urtean, Reina Sofía saria jaso zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rumor oculto, 1946
  • Mientras cantan los pájaros, 1948
  • Antiguo muchacho, 1950
  • Junio, 1957
  • Óleo, 1958
  • Antología poética, 1959
  • Almoneda (12 viejos sonetos de ocasión), 1971
  • Poesías (1946-1961), 1975
  • Antes que el tiempo acabe, 1978
  • Tres voces del verano, 1980
  • Poesía completa (1940-1980), 1982
  • Gozos para la Navidad de Vicente Núñez, 1984.
  • El Sur de Pablo García Baena (Antología), 1988
  • Antología última, 1990
  • Prehistoria, 1994
  • Poniente, 1995,
  • Como el agua en la yedra (Antología esencial), 1998
  • Poesía completa (1940-1997), 1998
  • Impresiones y paisajes, 1999
  • Recogimiento (Poesía, 1940-2000), 2000
  • En la quietud del tiempo (Antología poética), 2002
  • Fieles guirnaldas fugitivas, 1990
  • Los Campos Elíseos, 2006

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lectivo, Jerez de la Frontera, 1983
  • El retablo de las cofradías, 1984
  • Calendario, 1992
  • Ritual, 1994
  • Los libros, los poetas, las celebraciones, el olvido, 1995
  • Vestíbulo del libro, 1995
  • Zahorí Picasso, 1999

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]