Dolores Redondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dolores Redondo
Dolores redondo.jpg
Bizitza
Izen osoa Dolores Redondo Meira
Jaiotza Donostia1969 (48/49 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoa nobela beltza
IMDb nm5464015
http://www.doloresredondomeira.com/

Dolores Redondo Meira (1969, Donostia, Gipuzkoa) euskal herritar idazle eta eleberrigile bat da.

Gaur egun Nafarroako Erriberan (Cintruénigo) bizi den idazlea da. Zuzenbidea eta sukaldaritza ikasi ondoren, negozioen munduan aritutako emakumea da. Ipuin batzuk idatzi ondoren Los privilegios del ángel eleberri historikoa idatzi zuen. 2013an El guardián invisible thrillerra argitatu zuen. Euskarazko bertsioa, Zaindari ikusezina, urte berean argitaratu zuen, katalanez eta galizieraz batera. "Baztango trilogia" izeneko sail baten lehenengo titulua zen eta arrakasta handia izan zuen. Ondoren, hurrenez hurren, Legado en los huesos (Hezurren ondarea bezala euskaratuta) lehenengo eta Ofrenda a la tormenta (Ekaitzari eskaintza bezala euskaratuta) gero etorri ziren.

2016ko urriaren 15ean 65. Planeta Saria eskuratu zuen Todo esto te daré eleberriarekin[1].

Los privilegios del ángel[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo nobela Pasaiako portuan kokatzen da, 1970eko hamarkadan. Bi neska txiki oso lagunak dira baina haietako bat hil egiten da. Trauma horrek beste neskari bizitza osorako markatuko du. Dolu hori, gaizki eramanda, ondorio itzelak izango ditu bai protagonistarentzat baita ere bere ingurukoentzat.

Zaindari ikusezina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dolores Redondo eta Esteban Navarro idazleak Zaragozan 2014ko martxoan.

Nobela hau benetako best-seller bihurtu da eta dagoeneko hizkuntza desberdinetako itzulpenak agertzear daude. Protagonista Iruñean bizi den Amaia Salazar inspektore forala da. Baztango bailaran norbaitek neska nerabeak hiltzen ari da eta Salazarrek afera ikertu behar du. Antza, serial-killer baten ekintzak badira, Baztan inguruko elementu mitikoak, esaterako Basajaun, argumentuan nahasten dira. Inspektoreak, bestetik, baztandarra jaiotzez, bere haurtzaro traumatikoari aurre egin behar dio. Nobela honen zinemarako eskubideak NadCon ekoizleari saldu egin dizkio.

2017an eleberri honen izenburu berdineko filma estreinatu zen.

Hezurren ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurren ondarea (Legado en los huesos) aurreko liburuarekin hasitako trilogia jarraitzen du. Berriro ere gertaerak Baztanen kokatzen dira eta protagonista ere Salazar inspektorea dugu, oraingoan haurdun. Eleberri honen erreferentzi mitologikoa Tarttalo da. Genero biolentziarekin lotuta hilketa batzuk gertatzen ari dira; kasu guztietan emakumeei eskuineko besoa moztu diete eta emakume guztiak Baztandarrak dira. Senarrek kasu gehienetan haien buruaz beste egiten dute "Tarttalo" idatzi inguruan utzita. Aldi berean, Arizkunen eliza eraso desberdinak pairatzen ari da, agoteei erreferentzia eginez. Amaia Salazarrek nahi gabe zurrunbilo horren erdian inplikatuta ikusiko du bere burua: Arizkunen agertutako mairu-besoak bere familiako DNA du.

Ekaitzari eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honekin trilogia burutu da. Aurrekoetan moduan, haur txiki baten heriotzak poliziaren ikeketa jarriko du martxan. Laster beste errealitateen itzalak agertuko dira, bereziki Inguma.[2]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]