Pandion I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pandion I.a
Ezaugarriak
Sexua gizonezkoa
Familia
Aita Eriktonio
Ama Praxithea
Ezkontidea(k) Zeuxippe
Seme-alabak Erekteo I.a, Filomela, Prokne eta Q13156677

Greziar mitologian, Pandion I.a (antzinako grezieraz Πανδίων, Pandíôn), Eriktonio eta Praxitearen semea zen. Atenasko bosgarren errege mitikoa izan zen. Bere amaren aldetik izeba zuen Zeuxiperekin ezkondu zen, honekin, bi seme izan zituelarik, Erekteo I.a eta Butes, bikiak zirenak, baita bi alaba ere, Filomela eta Prokne izenekoak.

Bere erregealdia, ez zen batere harrigarria izan, Tebaseko errege zen Labdakorekin gerra bat izan zuen, muga kontuak zirela eta, eta bere alaba Prokne, Tereorekin ezkondu zen, honek, trukean, gerran laguntza emateko.

Apolodororen arabera, Pandionen erregealdian heldu ziren Demeter eta Dioniso jainkoak Atikara. Demeter, Eleusisen hartu zuen bertako errege zen Zeleok.

Pandion hil ondoren, honen ondorengoa, Erekteo izan zen, eta Butesi, Poseidon eta Atenearen apaizgotzak eman zizkion.

Ez da Pandion II.arekin nahastu behar, bere birbiloba zena, Egeo eta Nisoren aita.


Aurrekoa
Eriktonio
Atenasko errege mitikoak
Ondorengoa
Erekteo I.a