Edukira joan

Pangrama

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pangrama edo esaldi holoalfabetikoa alfabeto jakin bateko letra guztiak gutxienez behin biltzen dituen esaldia da. Pangramak tipoak erakusteko eta esku-idazketa eta mekanografia lantzeko erabili izan dira.

Alfabetoko hitz guztiak behin bakarrik biltzen dituenean pangrama perfektu deritzo.

Euskaraz pangramak osatzeak zaila eman dezake, zeren eta hitz maileguak eta ezohiko hitzak erabili behar izaten baitira euskal alfabetoko 27 letrak esaldi batean biltzeko. Adibideak:

  1. Bungalow, cava, ferry, ñu, puma, quad eta xah hitzak jaso ditu. (47 letra)
  2. Iñigo jendarmeak qwerty darabil hantxe, cv faltsua paratzeko. (53 letra)
  3. Eva eta Iñaxio quadez joan ziren flyscheko campingeko bungalowera. (57 letra)
  4. Vaudeville itxurako filmean, yogi ñaño bat jipoitzen dute Quebec-en whiski truk.[1] (68 letra)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Arranz, Iñaki. (2006). Hitza azti. Alberdania, 218 or. ISBN 9788496310711..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]