Edukira joan

Euskal alfabetoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal alfabetoa euskaraz idazteko erabiltzen den alfabetoa da; euskara Mendebaldeko hizkuntza bat denez, latindar alfabetoa du oinarri. Euskaltzaindiak 1994ko azaroaren 25ean erabaki eta bere 17. arauan bildu zuenaren arabera,[1] 27 letraz osatuta dago:

Isoglosek erakusten dutenez, hatxe letra Euskal Herriko ipar-ekialdean ahoskatzen da soilik.
Jota letraren tokiko ahoskerak
Letra Izena Ahoskera
A a a /a/
B b be /b/, [β̞]
C c ze* (eta haren aldaera, Ç ç [ze hautsia*]) /s/, /k/
D d de /d̪/, [ð̞]
E e e /e/
F f efe /f/
G g ge /ɡ/, [ɣ̞]
H h hatxe (soinurik ez), /ɦ/
I i i /i/, /i̭/
J j jota /j/, tokiko aldaera hauekin: /ʝ/, /ɟ/, /dʒ/, /ʒ/, /ʃ/, /χ/
K k ka /k/
L l ele /l/
M m eme /m/
N n ene /n/
Ñ ñ eñe /ɲ/
O o o /o/
P p pe /p/
Q q ku* /k/
R r erre /ɾ/ (bokal artean eta ur, zur, nor... bezalako hitz banaka batzuen bukaeretan); bestela, /r/
S s ese /s̺/
T t te /t̪/
U u u /u/, /u̯/
V v uve* /b/, [β̞]
W w uve bikoitza* /u̯/
X x ixa /ʃ/
Y y i grekoa* /i/, /i̭/, /j/
Z z zeta /s̻/

* Ze, ze hautsia, ku, uve, uve bikoitza eta i grekoa ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, beste hizkuntza batzuetako hitzak idazteko beharrezkoak direlako sartu dira euskal alfabetoan.

Letren maiztasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

135.878.500 karaktereko lagin batean, euskarazko letrarik ohikoena < A a > da eta gutxien erabiltzen direnak, < Ñ ñ >, <Ü ü > eta < Ç ç >.[2]

Letra Maiztasuna
A % 14,1
B % 2,57
C % 0,253
Ç % 0,00137
D % 2,82
E % 12,5
F % 0,456
G % 1,95
H % 1,13
I % 8,40
J % 0,270
K % 5,13
L % 2,92
M % 1,41
N % 7,80
Ñ % 0,0109
O % 4,96
P % 1,22
Q % 0,0151
R % 7,45
S % 2,49
T % 7,12
U % 4,36
Ü % 0,00251
V % 0,114
W % 0,0390
X % 0,499
Y % 0,0870
Z % 4,59

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]