Pankreatitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pankreatitis

Illu pancrease.svg

Pankreas eta inguruko organoak
Deskribapena
Mota Pankreako gaixotasuna
inflammatory disease
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak propantheline
Identifikatzaileak
GNS-10 K85, K86.0K86.1
GNS-9 577.0577.1
OMIM 167800
DiseasesDB 24092
MedlinePlus 001144
eMedicine emerg/354
MeSH D010195D010195
GeneReviews
Disease Ontology ID DOID:4989
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pankreatitis pankrearen hantura da, ehunaren zati batzuk hiltzen dituena. Pankreako entzimak (tripsina, amilasak eta lipasak esate baterako), hau da, janaria liseritzen dutenak, heste meharrean aktibatu ordez, pankreasen aktibatzen direnean gertatzen da. Sabelaldearen gaitz larria eragiten du (goragalea, sukarra, sabelaldeko oinaze latza, leukozitosia), eta gernuan eta odolean amilasa agertzen da.[1]

Globalki, 2013an 17 milioi kasu inguru egon zen munduan, 123.000 hildako utziz.

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkoholaren kontsumo altua eta kolelitiasia dira pankreatitisaren zergati nagusiak. Tabakoaren kontsumoak ere pankreatitis akutu eta kronikoaren arriskua areagotzen du.

Beste eragile batzuk dira kaltzio, kolesterol edota triglizeridoen maila altuak odolean, sabelaldeko traumatismoak, farmako batzuk, asaldura genetikoak (fibrosi kistikoa), infekzioak (hazizurria esate baterako) eta tumoreak.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motakoa izan daiteke:

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik irizpide klinikoak daude, tripako min lausoa bizkarraldera zabaldu daitekeena eta goian aipatutako zeinu eta sintomak. Bestetik odol analisietan amilasa edota lipasa mailak igotzen dira, normalak baino 3 aldiz baino gehiago altuagoak. Azkenik irudi probak, OTA, MRI edo ekografiak.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liseriketa aparatua atsedenean utzi behar da lehenik eta behin, pazientea barauetan egonik zainaren bidez likidoak (seruma) edota elikadura jasoz. Mina kontrolatzeko batzuetan 3. mailako analgesikoak erabili behar dira, morfina barne. Kasu larrienak Zainketa Intentsiboetako Unitateetan ospitaleratu egin behar dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]