Panopolis
Panopolis | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Sohag Governorate |
Markas of Egypt | Akhmim |
Koordenatuak | 26°33′51″N 31°44′46″E / 26.5642°N 31.7461°E |
Altitudea | 85 m eta 85 m, itsas mailaren gainetik |
Panopolis, Goi Egiptoko IX. nomoko hiriburuaren greziartutako izena da. Bere grezierazko izena, greziar jainkoa den Pan, hirian gurtzen zen Min jainkoarekin lotu izanagatik dator.
Izen egiptoarra: Ipu edo Jent-Min. Izen greziarra: Panopolis. Izen koptoa: Shmin edo Jmin. Izen arabiarra: Ajmin (Akhmin).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipu hiria, Goi Egiptoko nabarmenetako bat izan zen, grekoerromatar garaiko Min eta Repyt jainkoei eskeinitako tenplu garrantzitsu batekin, Herodotok, bere Historian aipatzen duena. Tenpluetaz ia ez da ezer geratzen, hurrengo mendeetan beste eraikin batzuk eraikitzeko erabili baitziren.
Greziar garaian, joko gimnikoak ospatzeagatik eta Pertseoren omenezko bere tenpluagatik nabarmendu zen.
IV. eta V. mendeetan, gune kopto garrantzitsu bat izan zen, gotzainen egoitza, non monasterio eta komentu ugari zegoen. Oraindik hondakin garrantzitsuak geratzen dira. XX. mendearen hasieran, 24.000 biztanle ugari zituen, eta, biztanleria honen heren bat, oraindik koptoa zen
Hondar arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako garaietako tenpluak, bota eta monasterioak, komentuak eta beste eraikin batzuk eraikitzeko erabili ziren, batez ere Erdi Aroan.
- Ramses II.ak eraikitako tenplu baten hondakinak (industen)
- Harkaitzean zulatutako zenbait hilobi (hipogeoak)
- Idazkun kopto ugari
- Henoken liburuaren zatiak.
Aire libreko museoan, honako hauek daude:
- Ramses II.aren alaba zen Meritamonen estatua bat
- Ramses II.aren estatua kolosal baten txatalak
- Tell el-Amarnatik heldutako idatzitako zenbait bloke handi.