Pantxika Urruti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pantxika Urruti

Bizitza
JaiotzaBarkoxe1955eko urtarrilaren 2a (69 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoapastorala

Pantxika Urruti (Barkoxe, Zuberoa, 1955eko urtarrilaren 2a) pastoraletako errejenta eta Buhamiak taldeko kantaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaro goxoa izan zuen. Lagun talde bikaina zuen etxe inguruan. Barkoxeko Gaztelondo eskolan egin zituen lehen ikasketak eta ondoren Oloroera (Biarno) joan zen ikasten jarraitzeko asmoz. Hara joan zen jaioterriko lehena izan zen. Amak horrela nahi izan zuelako eta irakasleak ere akuilatu zuelako. Ama laboraria eta aitzindaria zen. Hiru seme-alabentzako nahi izan zituen gauzak ondo antolatu.

Txikitan hasi zen kantuan elizan, han ikasi zuen kantua maitatzen eta bizpahiru bozetan abesten. Gero ostatu zokoetan, eta taula gainean, pastoraletan eta Buhaminak taldean abestu du.

Buhamiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaietan dantza egin ordez, ostatu zokoan kantuz eta kantuz aritzen ziren. Hola sortu zuten Buhaminak, 2001ean.[2] Emazteen artean maite dutelako kantatzea. 36 kidek osatzen dute taldea. Emazte tonuan kantuz aritzeko beharretik sortu zuten Buhaminak. Bestazale eta kantariak dira, hortik Buhaminak izena. Terapia bat bezalakoa da kantatzea.

Pastoralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katalina Erauso pastorala
Karmen Etxarlarkoa pastorala

Aspaldian sortu zitzaion pastoralekiko tirria. 1974an izan zen pastoral bat Barkoxen [Etxahun Barkoxe], baina emazteek, orduan, ez zuten lekurik plaza andere gisa, taula gainean gortinak irekitzeko soilik. Germain Lexardoik Barkoxeko auzo bakoitzeko bi emazte sartu zituen. Pantxikak gustua hartu zion, eta ikusi nola muntatzen den pastoral bat. Geroago, 1979an, Etxahunek emazteendako bakarrik idatzitako Ximena pastoralean arizale eta antolatzaile izan zen. Berrogei bat emazte ziren. Parisetik joan izan zitzaien galdezka ekintza feminista bat zen. Ez zen horrelakorik elkarlana baizik.

2012an heldu zion pastoraletako errejent lanari eta Maddiren trajeria izan du laugarrena, 2022ko urriaren 15ean eta 16an eman zuten, Zugarramurdiko leizeetan (Nafarroa).[3]

Emazte errejenta izatea eta pastoralak Zuberoatik at muntatzea ez zaizkio dohainik atera. Pastoralak egiten segitzea du amets. Nahiko luke eman Inesa Gaxen pastorala, Xarnegu eskualdean, okzitaniera sartuz; Henrike IV.aren garai hartan. Nozbait, bai Marga Andurain ere, jadanik idatzia baita

Zuzendutako pastoralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madariaga, Ainize. ««Zuberoatik kanpoko pastoralak isilduz, emazte anitz baztertzen ari gara»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  2. Buhaminak emazte abesbatzak hogei urteko ibilia ospatuko du |. (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  3. a b Madariaga, Ainize. «Maddiren eta herriaren drama» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-09-19). «Katalina Erauso pastorala. Gure historiako ardi beltza» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  5. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2017-10-06). «Karmen Etxalarkoa pastorala, euskara ardatz» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  6. «Pastorala gogoan kantaldia eta afaria egin dute Etxalarren apirilaren 7an - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  7. Iparragirre, Eihartze Aramendia. ««Errejenta izateko, psikologia pixka bat ukan behar da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  8. «Pantxika Urruti: "Pastorala, herritarrek harremanetan sakontzeko abentura ederra da"» www.bizkaiairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).[Betiko hautsitako esteka]
  9. La pastorale "Andere Serora" de Saint-Pierre-d'Irube en images. (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
  10. Madariaga, Ainize. «Lehen aldikoz, Xaretan pastoral bat emanen dute: 'Maddiren trajeria'» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pantxika Urruti Facebook
  • Joseba Aurkenerena: Xaretako pastorala, euskal izaeraren gorazarre.[1]